58 urteko zigor-eskaera Badoon ezagututako getxoztar bat hil zuen bikotearen aurka
Fiskaltzak 58 urteko kartzela-zigorra eskatu du Hedangeline CAndy Arrieta eta Mohammed Achrafentzat, Badoo sare sozialaren bitartez gizonak erakarri eta gero lapurretan egiten zuen bikotearentzat. Hitzordu horietako bat Getxoko (Bizkaia) gizonezko batekin egin zuten, eta kolpeka hil zuten lapurretan egin ostean, 2019ko irailean.
Fiskaltzak uste du gutxienez hirutan egin zutela hitzordua app-aren bidez gero lapurretan egiteko, eta lehenengoan laguntzaile bat izan zuten, Jose Antonio Melendez. Horren aurka 16 urteko kartzela-zigorra eskatu du.
Hirugarrenean izan zen gizonezko getxoztarraren hilketa. Irailaren 6an egin zuten hitzordua Lucenin, eta bertan egin zioten lapurreta: gainean zeramana eta autoa.
Fiskalaren arabera, auzipetuek industrigune batera eraman zuten gizona, bertan bizi baitziren, eta han lapurretan egin eta hil zuten, "kolpeka".
Gero gorpua lurperatu egin zuten, Pedrolako lur eremu galdu batean, eta 20 bat egunera, irailaren 27an, aurkitu zuten.
Autopsian ondorioztatu zuten "jipoi bortitza" eman ziotela biktimari, eta litekeena dela bizirik lurperatu izana, lurra zuelako biriketan.
Mohammed Achrafek GPS lokalizagailu bat zuen soinean epailearen aginduz, eta horrek delituaren lekuan kokatu du.
Gainera, ustezko hiltzaileen etxebizitzan biktimari lapurtutakoa eta lapurretetan erabilitako armak aurkitu dituzte.
Kartzela-zigorraz gain, fiskaltzak 4.700 euroko kalte-ordaina eskatzen du lehenengo biktimarentzat, 17.000koa bigarrenarentzat, eta 120.000koa hildakoaren bi seme-alabentzat.
Albiste gehiago gizartea
Manifestazioak Sestaon eta Baionan, Israel zuritzearen eta Gazako genozidioaren kontra
300 pertsona inguru izan dira Bizkaiko udalerriko protestan; Lapurdiko hiriburukoak, aldiz, 200 pertsona inguru bildu ditu.
Gatza biltegiratzeko jaia ospatu dute Gesaltza Añanan, "urre zuri" honen bilketa irudikatuz
Gatzagak elkarteak 2008an berreskuratu zuen jai hau, eta oso egun berezia bihurtu da ordutik gatz egile guztientzat. Aurten, gainera, omenaldia egin diete Gatz Harana bizirik mantendu zuten emakume guztiei.
Gutxienez 25 zauritu, horietako hiru larri, Madrilgo Vallecas auzoko taberna batean izandako leherketan
Gutxienez 25 pertsona zauritu dira, horietako hiru larri, Madrilgo Puente de Vallecas barrutiko Manuel Maroto kaleko 'Mis Tesoros' tabernan izandako leherketa baten ondorioz. Leherketa horrek eraikinaren goiko aldean zeuden etxebizitzei ere eragin die. Madrilgo Udaleko suhiltzaileen bozeramaile baten arabera, "gas kontzentrazio" batek eragin du leherketa.
Txokolatea, erosketa saskian gehien garestitu den produktuetako bat
Horren aurrean, txokolategileek bi aukera dituzte: prezioak igo edo kalitatea txikitu. Boli Kosta eta Ghana dira kakao ekoizlerik handienak, mundu osoan kontsumitzen den kakaoaren % 60 inguru ekoizten baitute han.
Espainiako Vueltako txirrindulariei bidea itxi diete, errepidean eserialdia eginez
Israelen aurkako eta Palestinaren aldeko protestan, 100 manifestarik Vueltako ibilgailuen karabana geldiarazi dute helmugatik 18 kilometrora. Ziklistek, baina, errepidearen hegaletatik egin dute bidea, manifestariak erdian utzita.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekide ohia jotzeagatik
Autoz ihes egin, eta istripua eragin zuen AP-68an.
EAJk salatu du Gasteizko etorkinentzako makrozentroak "talka" egiten duela "euskal harrera ereduarekin"
Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruak uste du Espainiako Gobernuak "beste leku batzuetarako nahi ez duen eredua" eraman duela Gasteizera. Horregatik, atzera egiteko eta lanak bertan behera uzteko eskatu dio.
Oscar Guerrero, Israel-Premier Tech taldeko zuzendaria, bere etxean dago jada Espainiako Vuelta utzi ostean
Orain egun batzuk esan zuen ez zuela lasterketa utziko. Atzoko etapan, baina, ez zen bere taldearen autoan joan, eta, dirudienez, Nafarroara itzuli da.
Bi pertsona zauritu dira Andoaingo etxebizitza batean gas leherketa baten ondorioz
Donostia Ospitalera eraman dituzte, baina ez daude larri. Etxebizitza prezintatu egin dute, badaezpadako neurri gisa.
135 pertsona bizi dira Donostiako Herrera auzoko fabrika abandonatu batean
Gizonak, atzerritarrak eta adinez nagusiak dira denak. Eraikinaren egoerak kezkatuta, Herripe auzo elkarteak ikuskapena egiteko eskatu zion Udalari. Teknikariak bertaratu direnean identifikatu dituzte Udaltzaingoak eta Ertzaintzak.