Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Autoan 8,8 kilo kalamu zeramatzan gizon bat atxilotu dute Nafarroan

Ibilgailuaren maletategian aurkitu dute droga agenteek, hutsean ontziratutako bederatzi poltsatan. Droga-trafiko delitua egotzi diote gidariari.
Guardia Zibila Zizurren
Agenteek hutsean ontziratutako bederatzi poltsa beltz aurkitu dituzte. Argazkia: Guardia Zibila

Nafarroako Guardia Zibilak 35 urte dituen Iruñerriko gizonezko bat atxilotu du Zizurren (Nafarroa), osasun publikoaren aurkako ustezko delitua egotzita.

Guardia Zibilaren USECIC Herritarren Segurtasunerako Unitateko agenteek kalamu usaina atzeman zuten auto batean, prebentziozko kontrol bat egiten ari zirela. Hortaz, autoa sakon miatzeari ekin zioten.

Horretan ari zirela, hutsean ontziratutako bederatzi poltsa beltz aurkitu zituzten maletategian, kalamuz beterik: guztira 8,8 kilo. Drogaz gain, hutsean ontziratzeko makina bat, balantza digital bat, ontziratzeko poltsak eta 1.320 euro eskudirutan aurkitu zituzten.

Aurkikuntza hori egin ostean, Guardia Zibilak gidaria atxilotu zuen, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat (droga-trafikoa)  egotzita. Atzemandako kalamua saltzeko prest zegoen, eta merkatuan 50.000 euro inguruko balioa izango luke.

                                                                                     

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X