Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 gazteri 36.000 euro baino gehiagoko isuna jarri diete Iruñeko etxabe batean

Gainera, Foruzaingoak 78 pertsona salatu ditu asteburu honetan, COVID-10ari aurre egiteko araudia urratzea egotzita.
Etxabea. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Etxabea. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Iruñeko Udaltzaingoak 12 gazteri isuna ezarri die, osasun araudia bete barik etxabe batean bilduta egoteagatik. Bakoitzari 3.001 euroko isuna jarri die (guztira, 36.000 euro baino gehiago).

Bestalde, udaltzainek 10 etxebizitzatan esku hartu behar izan dute zarata, musika eta eragozpenengatik, eta 17 pertsona salatu dituzte. 21 pertsonari etxeratze-aginduan zehar zirkulatzeagatik isuna ezarri diete, eta beste bosti maskara ez erabiltzeagatik.

Gainera, Foruzaingoarekin elkarlanean, 31 salaketa aurkeztu dituzte, maskara ez eramateagatik (22) eta lau 23:00etatik 06:00etara kalean egoteagatik.

Terrazetan osasun baldintzak ez betetzeagatik bi taberna salatu dituzte.

78 salaketa Nafarroan

Guztira, Foruzaingoak 78 pertsona salatu ditu asteburu honetan, COVID-10ari aurre egiteko araudia urratzea egotzita.

Ostiralean 19 salaketa jarri zituzten, 4 maskara ez erabiltzeagatik, 8 konfinamendu neurriak (etxeratze-agindua) ez betetzeagatik eta 7 kalean taldeak osatzeagatik, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Larunbatean, 59 isun ezarri zituzten: 9 konfinamendu perimetrala urratzeagatik, 10 maskaragatik, 22 aforoak ez errespetatzeagatik (esparru pribatuan, publikoan eta ostalaritzan), 16 etxeratze-agindua urratzeagatik eta 2 segurtasun distantzia gorde barik kalean erretzeagatik.

Ostiralean 9 abisu jaso zituzten foruzainek, besteak beste, Lizoainen (gazteen kanpaldi bat), Ledean (taberna zabalik), Olatzen (abandonatutako eraikin batean gazteen bilera, bi salaketa), Iruñean (gazte talde bat kale-zurrutean), Beriainen (gazte talde bat) eta Arren (gazte talde bat edaten, zenbait salaketa).

Era berean, Buñuelen (hiru taberna zabalik neurriak bete gabe), Irurtzunen (terraza bateko bezeroak babes neurriak urratzen) eta Lodosan (zenbait pertsona kalean edaten, babes neurririk gabe, bizilagun batek salatuta).

Larunbatean, patruilak 11 aldiz mobilizatu zituzten abisuen ondorioz, Elizondon (kale-zurrutada merendero batean, patruila heltzean korrika atera ziren, baina hiru pertsona identifikatu eta salatu zituzten) eta Meanon (ospakizun batean 11 pertsona salatu zituzten).

Mutilvan, Uharten eta Zizur Txikian (gazte taldeak bizilagunak molestatzen), Irurtzunen (talde handi bat osasun neurriak bete barik plazan), Berriozarren (saltoki bat neurriak urratzen) eta Iruñean (Txantrea auzoan pertsona talde handi bat neurriak hausten).

Azkenik, Alesbesen (itxita izan beharko lukeen taberna batean pertsona talde handi bat, heltzean lokala itxita zegoen eta pertsonak sakabanatzen), Altsasun (Udaltzaingoak laguntza eskatu zuen kale-zurrutada batean) eta Berriozarren (sei pertsona baino gehiagoko bilera batengatik salaketak industrialde batean).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X