Modernak txertoa merkaturatzeko baimena eskatu die AEBri eta Europar Batasunari
Moderna enpresa farmazeutikoak iragarri du COVID-19 koronabirusaren aurkako txertoa merkaturatzeko baimena eskatu behar diela bai AEBko Elikagai eta Sendagaien Administrazioari, bai Europako Sendagaien Agentziari.
Erakunde horiek mRNA (azido erribonukleiko mezularia) txertoaren datuak aztertuko dituzte eta erabakiko dute nahikoa segurua eta eraginkorra den merkaturatzeko.
Konpainiaren arabera, txertoaren 3. faseko eraginkortasun azterketak % 94,1eko emaitza eman du 30.000 boluntarioren artean, tolerantzia ona izan da, eta ez da albo kalte larririk izan.
3. faseko ikerketak txertoa eman eta 2 hilabeteko batez besteko jarraipena izan du, larrialdiko erabilerarako AEBko agentziak eskatzen duena, Modernak ohar batean jakinarazi duenez.
Gainera, konpainiak jakinarazi du txertoaren eraginkortasuna COVID-19 kasu larrienetan % 100ekoa dela.
Abenduak 21
Ondo bidean, eta agentziek onartuz gero, txertoaren lehenengo dosiak abenduaren 21ean emango dituztela aurreratu du Stephane Bancel Modernaren zuzendariak The New York Times egunkarian egindako elkarrizketa batean.
Konpainiaren esanetan, txertoaren eraginkortasuna "iraunkorra" izan da adina, arraza, etnia eta generoa kontuan hartuta, eta emaitzak etengabe berrikusten ari badira ere, "ez da arazo seriorik atzeman".
"Atariko azterketa baikor honek baieztatu egiten du COVID-19 gaixotasuna prebenitzeko % 94,1eko eraginkortasuna duela gure txertoak eta, are garrantzitsuagoa dena, COVID-19 kasu larriak prebenitzeko gai dela. Gure txertoa pandemiaren joera aldatzen eta gaixotasun larriak, ospitaleratzeak eta heriotzak prebenitzen laguntzeko tresna emango digula uste dugu", adierazi du Bancelek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.