ARAUDI BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako adinekoentzako egoitza berriek 130 pertsona hartuko dituzte gehienez

Nafarrako Gobernuak gizarte zerbitzuetako zentro berriak irekitzeko baldintzak ezartzen dituen dekretua onartu du. Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen kasuan, kopurua 70era jaitsi da.
Nafarroako adinekoentzako egoitza bat.
Nafarroako egoitza bat. Artxiboko argazkia: EFE

Adinekoen egoitza berriek 130 pertsona hartu ahal izango dituzte gehienez, eta kopuru hori 70era jaitsiko da desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen kasuan, pertsona ardatz duen arreta-eredua txertatzen duen araudi berriaren arabera: Helburua, pertsonen autonomia indartzea da.

Gainera, plaza horien % 80 banakako logeletan egongo dira; zentro berriek gehienez 16 pertsonako bizikidetza-unitateak izan beharko dituzte, psikogeriatrien kasuan, 12. Bestakde, arreta behar duten pertsona bakoitzeko langile-ratioak handitu egingo dira, zerbitzu-motaren eta langileen eginkizunen arabera.

Gizarte Eskubideen sailburu Maria Carmen Maeztuk foru dekretu berriaren nondik norakoak azaldu ditu (Nafarroako Boletin Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera jarriko da indarrean), eta, esan duenez, arauak "aldaketa kualitatibo historikoa" ekarriko du, duela 29 urteko legedia eguneratuko baitu.

"Arreta-zerbitzuei dagokionez, mugarri baten aurrean gaude; izan ere, araudi berriarekin sistema "malguagoa" izatea ahalbidetuko du, erabiltzaileen beharrak kontuan hartuz eta haien beharretara eta bizitza-planetara egokituz" azaldu du sailburua. Horrek" aldaketa sakona ekarriko du Nafarroan dauden eta baimendu daitezkeen 552 zerbitzuen lan egiteko moduetan, kudeaketa-ereduetan eta egituran", gaineratu du.

Maeztuk azaldu duenez, proposatutako neurriek garrantzi berezia dute une honetan, etorkizunean ager daitezkeen covid-19aren antzeko egoeren aurrean segurtasun handiagoa eskaintzen dutelako.

Espazio berriak

Aurrerantzean, egoitzetako gehieneko plaza-kopurua mugatzeaz gain, azaleraren % 65, gutxienez, gehienez 16 pertsonako bizikidetza-unitateen inguruan egituratuko da. Etorkizuneko zentroek sukaldea, egongelak edo internet bezalako espazio komunak hartuko dituztela aurreikusten da, eta banakako logelen gutxieneko azalera 14 m2-koa izango da, eta 20 m2-koa, bikoitza denean.

Arauak zerbitzu motak arreta-modalitatearen arabera deskribatzen ditu, eta ez erabiltzaileen profilaren arabera, eta baldintza fisikoak, zerbitzu bakoitzak izan behar dituen oinarrizko prestazioak eta langileen ratioak ere ezartzen ditu.

Eskakizun berriek ez die gaur egun 13 000 pertsona inguru artatzen dituzten 525 egoitzei eragiten, baina, espazioei dagokienez, dauden zentroak araudira egokitu beharko dira etorkizunean egingo dituzten obretan. Filosofia berriari dagokionez, zentro batzuk arreta-eredu berria martxan jartzen ari dira dagoeneko.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X