KORONABIRUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duranako ikastetxe bateko 450 ikasle konfinatu dituzte agerraldi baten ondorioz

Ikasbide Ikastolako Bigarren Hezkuntzako 21 geletan aurrez aurreko jarduera eten dute. Zentroak ez ditu ateak itxi, eta Haur eta Lehen Hezkuntzakoek eskola presentzialekin jarraitzen dute.
Durana, Araban.
Durana, Araban. Argazkia: wikipedia

Duranako (Araba) Ikasbidea Ikastolako DBHko 450 ikasle konfinatu dituzte koronabirus agerraldi baten ondorioz.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko iturrien arabera, jarduera presentziala bertan behera geratu da Durana kontzejuko Bigarren Hezkuntzako 21 geletan, Arratzua-Ubarrundian (Araba), Gasteiztik 12 kilometrora baino gutxiagora.

Agerraldiaren ondorioz DBHko ikasle guztiak konfinatu behar izan dituzte, baina Ikastolak ez ditu ateak itxi, eta aurrera jarraizen dute Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzako aurrez aurreko eskolak.

450 ikasle inguruk baheketa egin beharko dute ikasgeletara itzuli aurretik beste positibo batzuk atzeman ahal izateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X