EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gabon eta Eguberri egunetarako eguraldi hotza iragarri du Euskalmetek

Eguberri egunean tenperaturak oraindik ere baxuagoak izango dira, eta elur-maila 500-600 m inguruan kokatuko da egunaren amaieran, baina prezipitazio gutxirekin.
Gasteiz
Gasteiz. Irudia: Jose Antonio Fernandez

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi hotza iragarri du Gabon eta Eguberri egunetarako. Bi egun horietan nabarmen jaitsiko dira tenperaturak, eta hilaren 25ean elur-maila jaisten joango da, nahiz eta prezipitazio gutxi pilatzea espero den.

Euskalmeten arabera, Atlantikotik iritsiko den depresioak eta horri loturiko fronte hotzak, haizearen norabidea aldatuko du, eta mendebaldeko eta iparraldeko haize hezeagoaren eta hotzagoaren eraginpean egongo da giroa. Datorren ostegunean, abenduaren 24an, behe-presio horiek Europa barnealderantz egingo dute eta antizikloi indartsu bat sortzen joango da Atlantikoan. Horren ondorioz, haize hotza iritsiko da iparraldetik, batez ere ostiralean eta asteburuan.  

Iragarpenen arabera, hilaren 24an, Gabon egunean, hodeiak trinkotzen joango dira, batez ere isurialde kantauriarrean, eta prezipitazioak izateko probabilitatea handia izango da, nahiz eta arinak izan. Tenperaturei dagokienez, litekeena da nabarmen jaistea, eta isurialde kantauriarrean maximoak 10-11 ºC ingurukoak izango dira eta gainerako lurraldean 8-9 ºC ingurukoak.

Hilaren 25ean, Eguberri egunean, egunaren lehenengo erdian espero dira prezipitazioak, eta arratsaldean eta gauean gutxitzen joango dira. Tenperaturak oraindik gehiago jaitsiko dira. Isurialde kantauriarrean 7-8 ºC ingurukoak izango dira eta EAEko gainerako lurraldean 5 ºC ingurukoak. Bestalde, elur-maila jaisten joan liteke goizaldean eta goiz osoan zehar. Egunean zehar 1.000 metrotik behera kokatuko da eta egunaren amaierarako 500-600 m inguruan. Hala ere, elur-maila jaisten doan neurrian, prezipitazioak gutxitzen joango dira, eta ez da prezipitazio askorik pilatuko.

Asteburuan eguraldia egonkorra izango da, baina hotz handia egingo du. Azpimarratzekoa da goizaldean eta lehenengo orduetan izotza izango dela, eta moderatua izan liteke, nahiz eta behe-lainoa sortu zenbait lekutan.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X