BetiON
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BetiON telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen % 96 pozik dago

Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak jakitera eman duenez, zerbitzuaren hedapena legealdi honetako funtsezko helburua izango da, eta aurrekontua 1.200.000 eurorekin handituko da horretarako.
BetiON
Lepokoaren bidez berehalako arreta-zentro batera konektatuta daude erabiltzaileak. Argazkia: Irekia.

BetiON telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaileen % 96 pozik dago jasotako zerbitzuarekin. Hala adierazi du Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburuak aurkeztu duen inkesta batek.

Ikerketa Ikerfel enpresak egin du azaroan, 401 telefono-elkarrizketen bidez. Jaurlaritzak jakitera eman duenez,  inkestan parte hartu duten hiru pertsonatik bik 80 urte baino gehiagokoak dira.

Inkestaren arabera, telelaguntza zerbitzua jasotzen duten ia 58.000 erabiltzaileek 5 puntutik 4,6ko batez besteko puntuazioa eman diote zerbitzuaren gogobetetasun mailari.

Erabiltzaileek, gainera, hainbat ezaugarri azpimarratu dituzte: adibidez, larrialdi bat gertatuz gero eskaintzen den laguntza, erabiltzaileen senideei ematen zaien lasaitasuna eta edozein gorabeheraren aurrean laguntza eskatzeko aukera.  Alderdi hauek guztiek  % 95eko babesa jaso dute.

Halaber, Artolazabal sailburuaren hitzetan, zerbitzuaren hedapena bultzatzea legealdi honetako funtsezko helburua izango da. “Legealdia amaitu aurretik, 80 urtetik gorako pertsona guztiek betiON zerbitzuaren lepoko gorria izatea nahi dugu".

“2021ean, bakarrik dauden pertsonentzako arreta-lerro bat abiaraziko dugu. Hori aurrekontua 1.200.000 euro handituta egingo dugu” adierazi du, iragan astean Legebiltzarrean aurkeztutako aurrekontuei erreferentzia eginez.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X