Albiste dira
ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goiz korapilatsua errepideetan, eta istripuak AP-8an Amorebieta-Etxanon, N-1ean Alegian eta Elgoibarren

Bi autok talka egin dute AP-8 autobidean, Amorebieta-Etxano parean eta Donostiarako noranzkoan, eta, ondorioz, gutxienez bost kilometroko auto-ilarak sortu dira, N-1 errepidean, Alegia parean. Elgoibarko AP-87 autobidean, Gasteizko A-622 autobidean eta Leioako Avanzada autobidean ere arazoak izan dira.

Goiza zaila izan da euskal errepideetan.

Oraindik ere arazoak daude AP-87 autobidean, Elgoibarren, Bilborako noranzkoan, ibilgailu bat galtzadatik irten delako. Hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira.

Bestalde, hainbat ibilgailuren arteko istripuak arazoak sortu ditu N-1 errepidean, Alegia parean. Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute, eta hirugarren ibilgailu batek talka egin du.

Gainera, istripu oso larria izan da goizeko lehen orduan AP-8 autobidean, Zornotzan, Donostiarako noranzkoan. Bi autok talka egin dute, eta, ondorioz, bi erreiak itxi dituzte.

Bi zauritu izan dira, eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Bost kilometroko auto-ilarak izan dira gutxienez. 

Bestalde, Leioako errepidean ibilgailu bat errepidetik atera da, eta auto-ilarak sortu dira.

Gainera, N-622 errepidean, Gasteizen, Lakua parean, furgoneta batek istripua izan du, eta inguruan zirkulatzeko arazoak egon dira.

Larrialdietako eta errepideen mantentze-lanetako zerbitzuek lanean jarraitzen dute normaltasuna lehenbailehen berrezartzeko.

Azpimarratzekoa da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu duela Gipuzkoan, izan ere 24 orduan metro koadroko 60 litro (l/m²) baino gehiago pilatuko dira, batez ere ekialdeko puntuetan.

Abisua Gipuzkoan soilik ezarri da, baina Bizkaian ere euria gogotik egingo du, eta 24 orduan 40-50 l/m² pilatuko dira.

Gaur prezipitazio ertaina egingo du, Kantauri isurialdean sarriagoa eta ugariagoa izango da, batez ere ekialdean. Iluntze partean ekaitzak jo eta txingorra egin dezke. Abisu horia bihar ere (asteartea) izango da indarrean, egun osoan zehar euri-zaparrada mardulak egingo dituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X