Abisu horia ezarri dute Gipuzkoan, 24 orduan 60 l/m² botako duelako
Abisua Gipuzkoan besterik ez da ezarriko, baina Bizkaian ere eurite handiak izango dira gaur eta bihar. Lurralde horretan, 24 orduan 40 eta 50 l/m² artean pilatuko da.
Bi lagun, aterkipean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du gaur eguerdian Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrak izango direlako; izan ere, 24 orduan metro koadroko 60 litrotik gora metatuko direlako, batez ere ekialdeko zenbait puntutan.
Astelehen honetan prezipitazio ertaina egingo du, Kantauri isurialdean sarriagoa eta ugariagoa izango da, batez ere ekialdean. Iluntze partean ekaitzak jo eta txingorra egin dezke. Abisu horia bihar ere (asteartea) izango da indarrean, egun osoan zehar euri mardulak egingo dituelako.
Abisua Gipuzkoan besterik ez da ezarriko, baina Bizkaian ere euria gogotik egingo du gaur eta bihar. Lurralde horretan, 24 orduan 40 eta 50 l/m² artean pilatuko dira.
Bestalde, Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du gaur, astelehena, 18:00etan, eta bihar eguerdira arte, kostaldean, nabigaziorako arriskuagatik, kostaldetik bi miliara.
Gaur gaueko lehen orduan 3,5 metroko olatuak altxatuko dira, eta goizaldean 4 metrokoak ere izango dira. Olatuen altuera gutxituz joango da astearte goizean.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperatura atsegina kostaldean, 25 º ingururekin, eta bero handia barnealdean, 35º baino gehiagorekin
Giro beroa eta sargoria izango da, gutxienez, ostiralera arte.
Tenperaturak jaitsi egingo dira, baina abisu horia ostegunera arte mantenduko da
Termometroek 37 ºC-ra iritsiko dira Ebro bailaran oraindik ere. Gainerako lekuetan egoera lasaiagoa izango da: altuenak 26 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 35 ºC-koak trantsizio gunean. Zerua nagusiki eguzkitsu egongo da, han-hemenka hodei batzuekin.
Nola jokatu behar da bero-kolpe baten aurrean?
Beroak estu hartzen gaituenetan, larrialdi zerbitzuak prest daude azkar erantzuteko. Baina, beroari nola aurre egin ikastea garrantzitsua da, eurak ailegatu arte. Adibidez, ura ematea komeni da zorabiatuta dagoenari.
Alerta laranja asteartera arte luzatu dute, 38 ºC-ko tenperaturarekin barnealdean
Muturreko tenperaturen ondorioz, lurraldearen zati handi bat abisupean jarraituko du; apur bat jaitsiko dira tenperaturak bihar, baina iparraldeko zonalde batzuetan bakarrik.
Uda giroa nagusituko da asteburuan Euskal Herrian, eta igandean 35 gradutik gorako tenperaturak izango dira
Larunbatean udako giroa sendotuko da eta igandean tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere barnealdean.
Aste hasiera grisa eta ezegonkorra
Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka gaur goizean, baina arratsaldetik aurrera hobera egingo du.
Muturreko beroaldia Europan
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.
Larunbateko beroak euriteak ekarriko ditu igandean Euskal Herrira
Euskadin metro koadroko 15 litro euri baino gehiago pilatu ahal izango dira ordubetean. Ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja ezarriko dute euriteen ondorioz.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.