EHUren Leioako campuseko matxura konpondu dute, eta bihar klaseak izango dira
Astelehen honetan, 12:00etatik aurrera, Leioako campuseko ikastegi eta eraikinetako jarduera guztiak eten dira ur-sarean matxura izan da-eta.
EHUren Leioako campuseko artxiboko irudia. Argazkia: Orain
Astelehen honetako 12:00etatik aurrera eskola eta jarduera guztiak bertan behera geratu dira EHUren Leioako campusean, ur-horniduran matxura bat izan da-eta.
Dagoeneko matxura konponduta dago, eta asteartean normaltasunez emango dituzte klaseak campusean. Errektoreordetzak ohar bidez jakinarazi duenez, konponketa egin ahal izateko, beharrezkoa izan da ur-sarbide nagusia ixtea.
Etenaldiak Leioako campusean dauden eraikinei eragin die, baina ez du gorabeherarik eragin kiroldegian, ezta Parke Zientifikoko eraikinetan ere, eta bertan ohiko jarduerarekin jarraitu ahal izan dute.