Auzitegi Goreneko epaiaren zain egon arren, etxea galdu dute Erandioko hiru familiak
Ostiralean etxegabetu zituzten Erandioko bikote bat eta haien gurasoak, Telebilbaok utzitako irudietan ikusten den bezala. Kasua 2015etik dago epaitegietan, abusuzko klausulen bidez iruzur egin zietela eta, bankua salatu zuen bikoteak. Hala ere, etxetik bota dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Euskalmetek abisu horia aktibatu du 18:00etatik 22:00etara Kantauri isurialdean.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.
Erronkari ibarrean, Urzainkiko baso-sutea egonkortzea lortu dute
Sutea larunbateko 17:08an egonkortu dutela jakinarazi dute, baina oraindik ez dago itzalita.
Aste Nagusia "denona" dela aldarrikatu du Onintza Enbeitak, eta errespetua eskatu du
Bere pregoian, jai inklusiboen aldeko aldarria egin du, erasoetatik libre eta pertsona guztiei irekiak izango diren festak aldarrikatuz. Era berean, munduko hainbat txokotan gerrak, gatazkak eta desberdintasunak pairatzen dituztenei elkartasuna adierazi die, jaiak ospatzea eta gizartearekiko konpromisoa uztartuta.