Albiste izango dira: Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko eguna, Hertzainak eta Elkarren arteko epaiketa, eta Mendi Film jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna: Indarkeria matxistaren eta konplizitate sareen aurrean, erantzukizun soziala eta erresistentzia feminista aldarrikatuko dituzte azaroaren 25ean. Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Euskal Herriko hiriburuetan (Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 19:00etan, eta Baionan, 18:30ean).
- Hertzainak eta Elkarren arteko epaiketa: Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar argitaletxearen kontrako salaketa jarri zuten taldeko eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatzea leporatuta. 30 urteotako dirua eskatzen diote. Epaiketa 10:00etan hasiko da Donostian.
- Mendi Film Bilbao jaialdiaren aurkezpena: BBK Mendi Film Bilbo Bizkaia jaialdiaren 18. edizioa abenduaren 5etik 14ra bitartean egingo da, Bilbon. Aurkezpen ekitaldia 11:00etan egingo da Euskalduna jauregian.