Getxo, Zarautz eta Bilbo 34 Udal bikainen artean daude gizarte zerbitzuengatik
Bizkaian, Bilbo eta Getxoko Udalek eta Gipuzkoan Zarautzekoak bikain kalifikazioa lortu duten Estatu osoko 34 Udalerrien artean daude, gizarte zerbitzuetan egindako inbertsioagatik.
Horrela ageri da Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Estatuko Elkartearen urteko azterketan, 20.000 biztanletik gorako 384 Udalek 2019ko aurrekontuaren likidazioa Ogasunari bidali dioten datuekin.
Kontuak aztertu ondoren, txostenak hiru taldetan banatu ditu Udalak, gizarte zerbitzuen arabera: bikainak, pobreak eta prekarioak.
EAEko hiru Udalerri sartu dira kategoria bikainean, biztanleko eta urteko diru gehien bideratzen baitute gizarte-zerbitzuetara. Getxo da zerrendaburua; ondoren, Zarautz eta Bilbo.
Getxok 13,6 milioi euro inbertitu zituen azken urtean gizarte zerbitzuetan, hau da, 174,5 euro biztanle bakoitzeko. Zarautzek 4 milioi euro inbertitu zituen, hau da, 171,6 euro biztanle bakoitzeko. Eta Bilbok 56,4 milioi inbertitu zituen, 162,6 euro biztanle bakoitzeko.
Gastu sozialari dagokionez, EAE da Udal bikain gehien dituen hirugarren erkidegoa. Zerrendaren lehenengo postuetan hauek daude: Andaluzia ( 14 Udalerri), Katalunia (7), EAE (3) eta Aragoi (2). Asturiasek, Kantabriak, Extremadurak, Murtziak, Nafarroak eta Errioxak ez dute bikaintasun-irizpide horiek betetzen dituen Udalerririk.
Honako hauek dira irizpideak: "Gizarte Zerbitzuetan eta Gizarte Sustapenean" biztanleko/urteko 100 euro baino gehiagoko gastua egiaztatua izatea; 2020an aurrekontua murriztu ez izana 2019ko likidazioaren aldean, Udalaren guztizko aurrekontu ez-finantzarioaren % 10 izatea gutxienez; eta azkenik, Udalaren webguneko Gardentasun Atarian alderatu ahal izatea.
Udalerriei dagokienez, Alcala la Real (Jaen) da inbertsio sozialaren zerrendaburua (237 euro biztanleko), atzetik Bartzelona eta Esparraguera (Bartzelona) (196 euro) eta Getxo (174 euro) hirugarren postuan kokatu da. Zarautz seigarren postuan dago eta Bilbo, zazpigarrenean.
EAEk ez du Udalerri bakar bat ere pobre edo prekarioen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.