Goizalde hotz-hotza Errege egunean: termometroak ia -15 ºC-raino jaitsi dira
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroa abisu horian daude gaur eta bihar muturreko tenperatura baxuengatik eta izozteengatik. Errege eguneko goizaldea hotz-hotza izan da eta leku askotan zeroz azpiko tenperaturak neurtu dituzte. Abisu horia urtarrilaren datorren ostiralera arte egongo da indarrean, urtarrilaren 8ra arte.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak emandako datuen arabera, 07:00etan -14,8 ºC markatzen zituen Iturrietako estazioak (Agurain), eta hortik apur bat beherago udalerri horretako beste leku batean dagoen estazioak (-12,4 ºC). Erroitegin (Arraia-Maeztu) edo Eginon (Asparrena), biak ala biak Araban, -11,8 ºC eta -10,6 ºC zenbatu dituzte. Berastegin (Gipuzkoa) zeroz azpitik 4,6 gradu harrapatu ditu termometroak. Kostaldean ere zeroz azpitik izan dira tenperaturak: Miramongo estazioan -0,5 ºC neurtu dituzte.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, gaur, Errege-egunean, hotz egiten jarraituko du, baina ez da prezipitaziorik espero. Hodeitza isurialde atlantikoan pilatuko da batez ere, bereziki kostaldean, eta gainerako lekuetan ostarteak irekiko dira. Kostaldean baliteke euri pixka bat egitea. Haizea ahul ibiliko da, ekialdetik kostaldean eta norabide finkorik gabe gainerakoan. Hotz egingo du eta zeropeko balioak neurtuko dira barnealdean eta Gipuzkoako kostaldeko zenbait lekutan eta Ipar Euskal Herrian izotza egin dezake.
Ostegunean ildo beretik jarraituko du aroak. Prezipitaziorik ez, baina ia denean izotza botako du. Litekeena da kostaldeko txoko askotan zeropeko balioak izatea eta barnealdean izotz handia botatzea. Ostarteak irekiko badira ere, negu beteko eguraldiarekin jarraituko dugu. Haizea ahul ibiliko da eta goizean ipar-ekialdetik finkatuko da. Arratsaldean, berriz, hodeitza handituz joango da, bereziki ipar partan. Nafarroa hegoaldean, zerua ia erabat estalita mantenduko da egun guztian.
Ostiralean zerua hodeitsuago egongo da, batez ere isurialde atlantikoan. Hodeien babesean, tenperatura ez da hainbeste jaitsiko, baina berriro ere barnealdean izotza botako du eta Araban eta Nafarroan gogorrak izan daitezke. Baliteke hodeitza honek, isurialde atlantikoan, bereziki mendebaldean, lekuren batean zirimiri edo prezipitazio txikia uztea. Elur-kota 300-400 metro inguruan egongo da, baina prezipitazioak puntualak izango dira. Ipar-ekialdeko haizea.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.