Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Betaurrekoak lurruntzen ez dituen maskara bat merkaturatu du Arabako enpresa batek

Musukoak "hegal itxi" batzuk ditu goialdean. Sudurretik eta ahotik airea ateratzea eragozten dute hegal horiek.
Betaurrekoak lurruntzen ez dituen BSafe maskara
Betaurrekoak lurruntzen ez dituen BSafe maskara. Argazkia: BSafe

BSafe konpainiak, Araban maskarak ekoizteaz arduratzen den enpresa bakarrak, betaurrekoak dituzten pertsonei zuzendutako maskara berritzaile bat merkaturatu du. Erabilera bakarrekoa den musuko horrek ez ditu, gainerakoek bezala, betaurrekoak lurruntzen.

Maskara horrek "hegal itxi" batzuk ditu goialdean. Sudurretik eta ahotik airea ateratzea eragozten dute hegal horiek.

Europar Batasunak ezarritako segurtasun eta eraginkortasun arau guztiak betetzen ditu, eta aurretik BSafek merkaturatutako Dynamic modeloaren ondorengoa da. Iaz, urte bukaeran, iritsi zen merkatura Dynamic, eta iraultza ekarri zuen musuko horrek lepoan zintzilik eramateko aukera ematen zuelako.

Betaurrekoak dituzten herritar askorentzat "arazo" bilakatu da maskara jantzita eramatea. Horregatik, aipatutako enpresa arabarra abendutik ibili da arazo horri irtenbide bat bilatzen, Bsafe maskara merkaturatu duenera arte.

Jundizen enpresa horrek duen lantegian ekoizten dituzte maskara horiek; egunean 140.000 bat ale.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X