KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizek ere ostalaritza itxi eta kirola taldeka egitea debekatu beharko du

Arrigorriaga, Derio, Getxo, Galdakao, Santurtzi eta Mungia (Bizkaia) eta Hernani, Lasarte eta Urnieta (Gipuzkoa) establezimenduak itxita dituzten udalerrien zerrendara gehitu dira.
Gasteizek taberna eta jatetxeak itxi beharko ditu asteartetik aurrera
Gasteizek taberna eta jatetxeak itxi beharko ditu asteartetik aurrera. Argazkia: Guillermo Aguirre

Euskal Autonomia Erkidegoko 63 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki asteartetik aurrera, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan ere, ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira: Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Hernani, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zumaia eta Zumarraga; Bizkaian, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Zornotza, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Gueñes, Getxo, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi eta Trapagaran;  Araban, Gasteiz eta Agurain.

Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa bizi duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude: Gipuzkoan, Aizarnazabal eta Zestoa; Bizkaian, Ajangiz, Arrieta, Bakio, Forua, Gamiz-Fika, Munitibar, Iurreta, Kortezubi, Laukiz, Loiu, Jatabe, Muxika, Mundaka, Gizaburuaga, Lantaron, Zamudio eta Ziortza-Bolibar; Araban, Arratzua-Ubarrundia, Berantevilla, Erriberabeitia, Iruña Oka, Bastida, Guardia, Lantziego, Legutio, Donemiliaga, Villabuena eta Zuia. Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.

Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X