Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaltzain euskaldunek bereizgarri bat eramango dute uniformean

Ekimenaren helburua da arreta zerbitzua euskaraz ematea hala nahi dutenei.
"Euskaraz" intsignia
Agenteek eramango duten intsignia. Argazkia: Gasteizko Udala.

Gasteizko udaltzainek bereizgarri bat eramango dute uniformean euskaraz dakiten agenteak identifikatzeko eta arreta euskaraz jaso nahi duten herritarrei horren berri emateko.

Euskaraz hitz egiteko gaitasuna duten agenteek "euskaraz" hitza duen intsignia bat eramango dute uniformean, pin formatuan.

Ekimena Agirrelandako polizia-etxean ere bultzatuko dute. Bertako langile euskaldunek "Euskaraz. Nahi baduzu, baina poliki" edo "Euskaraz. Nahi baduzu" mezuak dituzten txartelak jarriko dituzte beren bulegoetako mahaietan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X