TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean

Istripua 08:00etan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta ez da inor zauritu.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Bilbo parean, eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu Donostiarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 08:00etan gertatu da, eta ez da inor zauritu.

Istripua izan duten autoak 08:30ak aldera erretiratu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X