Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona baten gorpua aurkitu dute Sestaon, ibaian

Benedikta inguruan topatu dute. Itxuraz, gizonezko baten gorpua da.
Itsasadarrean aurkitutako gizonaren gorpuaren erreskatea
Itsasadarrean aurkitutako gizonaren gorpuaren erreskatea. Argazkia: Iker Salgado.

Pertsona baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Sestaon, ibaian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Benedikta inguruan topatu dute.

Inguruko bizilagun batek eman du abisua, 09:00ak aldera.

Larrialdi zerbitzuak hilotza uretatik ateratzeko lanean ari dira. Halaber, Ertzaintzaren helikoptero bat ere mobilizatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X