NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat txahal hil dira Lodosan, garraiatzen zituen kamioia iraulita

Gainera, beste batzuek ihes egin dute istripua izan den tokitik.
18:00 - 20:00
Hainbat txekor hil dira eta beste batzuk ihes egin dute Lodosan, kamioi bat iraulita

Lodosan, txahalak zeramatzan ibilgailu batek istripua izan du gaur goizaldean. Txahal batzuk hil egin dira eta beste batzuek, ostera, ihes egin dute.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 03:30ean gertatu da NA-6220 errepidean. Ez da pertsonarik zauritu.

Istripua gertatu ostean, Foruzaingoaren hainbat patruila bertaratu dira eta ingurua seinaleztatu eta ibilgailuen zirkulazioa bideratu dute. Halaber, izapideak abiatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X