Gertakaria Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 urteko adingabe bat larri zauritu da Lizarran, deskarga elektrikoa jasota

Adingabea linea elektrikoaren zutoin batera igo da Remontiva Institututik gertu. Gorputzaren % 35 erreta du, eta Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman behar izan dute.

15 urteko adingabe bat larri zauritu da Lizarran, deskarga elektrikoa jasota, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Larrialdi zerbitzuei abisua 15:48 aldera eman diete. Adingabea linea elektrikoaren zutoin batera igo da Remontiva Institututik hurbil. Deskargak jo dio, eta arropak su hartu du.

Hasiera batean, Lizarrako udaltzainek artatu dute, guardiako talde medikoa iritsi bitartean. Nafarroako Gobernuari helikopteroa eskatu diote. Lizarrako mutilak erredurak ditu gorputzaren % 35ean. Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman behar izan dute.

Lizarrako suhiltzaileek eta Foruzaingoak parte hartu dute operazioan.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X