Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

51 kasu berrirekin, %2,7ra jaitsi da covid-19aren intzidentzia tasa Nafarroan

Bestalde, martxoaren 17tik 21era toki publiko itxietan bilerak lau pertsonara mugatuko dituzte Nafarroan, leku publiko irekietan seira, eta batzar pribatuak bizikidetza talde bakarrera.
Nafarroako Ospitalea.
Nafarroako Ospitalea. Argazkia: EFE

Nafarroako Osasun Departamentuak 51 positibo berri atzeman zituen atzo, ostirala, aurreko bi egunetan 67 kutsatze izan ostean. Beraz, covid-19 kutsatze berrien kopuruak behera egin du berriro.

Positibotasun tasak ere behera egiten jarraitzen du. Atzo 1.857 proba diagnostiko egin zituzten PCR eta antigeno testen artean, eta % 2,7k eman zuten positibo; bezperan, berriz, % 3,5ek.

Pandemiak egonkortuta eta/edo beheranzko joerarekin jarraitzen du, horrenbestez, Nafarroan.

Dena dela, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten atzo. Gaur egun 69 lagun daude ospitaleratuta covid-19agatik, horietako 13 ZIUn. Gainera, 65 urteko emakume bat hil zen atzo.

Positibo berriei dagokienez, Iruñean eta bere eskualdean izan dira kasu positibo berrien % 53, Tutera aldean % 22 eta Lizarraldean % 6. Gainerako positiboak ( % 19) Nafarroako beste leku batzuetan atzeman dituzte.

Adinari dagokionez, 15 urtetik beherakoen artean atzeman ziren positibo gehien ( % 31) eta 45 eta 59 urte bitartekoen artean ondoren ( % 27). Gero, 15-29 urteko taldea ( % 24) eta 60-75 artekoa ( % 10) daude. Azkenik, 30-44 urtekoak ( % 8). 75 urtetik gorakoen taldean ez da kutsatze berririk erregistratu.

Nafarroak bilerak mugatuko ditu Aitaren Eguneko zubian, martxoaren 17tik 21era

Martxoaren 17tik 21era toki publiko itxietan bilerak lau pertsonara mugatuko dituzte Nafarroan, leku publiko irekietan seira, eta batzar pribatuak bizikidetza talde bakarrera. Etxeratzeko agindua, aldiz, 23:00etan mantenduko du Foru Erkidegoak.

Beraz, Aitaren Eguneko zubiarekin batera aplikatuko dituzte neurriak, Lurralde arteko Osasun Kontseiluan Espainiako Gobernuak eta erkidegoek adostutakoa betetzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

migratzaileen erregulazioa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zabalik da erregularizazioa "online" egiteko aukera, bai eta aurrez aurre egiteko hitzordu-eskaerena ere 

Eskabidea telematikoki egin ahal izateko, beharrezkoa izango da ziurtagiri elektronikoa izatea edo gaitutako profesionalen edo Atzerritartasun Laguntzaileen Erregistroan inskribatutako erakundeen bitartez egitea. Eskabidea aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke dagoeneko, baina datorren astelehenean, apirilaren 20an, hasiko da prozesua, tramiterako gaitutako puntuetan.

default
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Joko-aretoetan erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen harrapatu ondoren. Atxilotu zutenean, egun horretan lapurtu zituen 31.000 euro baino gehiago zeramatzan, eta aurreko egunean antzeko beste lapurreta bat egin Donostiako beste lokal batean. Poliziaren arabera, atxilotutako gizona talde kriminal bateko burua da, eta hainbat lapurreta egozten dizkiote horri.

Pacto Vasco de Salud Osasun Itunaren mahaia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oposizioak salatu du Euskadiko Osasun Itunaren balantzea "marketin hutsa" dela

EH Bilduk, PPk eta Sumarrek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Osasun Itunaren betetze mailari buruz egindako balantzea "marketin-ariketa” hutsa da, eta Osakidetzan bizi den "errealitatetik oso urrun" dago. Halaber, Euskal Osasun Zerbitzuan dauden arazoak konpontzeko "balio ez" duela aurpegiratu dute, eta, era berean, ituna euskal osasun-sistema "erortzen uzteko koartada" bat dela deitoratu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X