ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi bateko gidaria hil da Zuastin, barruan lo zegoela kabinak su hartuta

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, ibilgailua AP-15ko Zuastiko zerbitzugunean aparkatuta zegoen. Foruzaingoak ikerketa zabaldu du.
Honela geratu da Zuastin kiskalitako kamioia.
Honela geratu da Zuastin kiskalitako kamioia. Argazkia: EFE

Kamioi bateko gidaria hil da bart Zuastin (Nafarroa), AP-15eko zerbitzugunean, kabinak su hartuta.  Antza, gidaria barruan lo zegoen.

Hainbat pertsonak SOS Nafarroako larrialdiak kudeatzeko zentrora deitu zuten, larunbateko 22:30 aldera, Sarasa/Zuastiko ordainlekuko zerbitzugunean aparkatuta zegoen kamioi baten aurrealdetik sugarrak ateratzen ari zirela abisatuz.

Cordovillako parkeko suhiltzaileek bertaratu eta itzaltze lanetan aritu ziren. Behin lortuta, gorpua aurkitu zuten kabinaren barruan, kiskalita.

Suhiltzaileak lanean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Auzitegi Medikuntza eta Zientzia Forentseen Nafarroako Institutura eraman dute gorpua, autopsia egitera.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X