koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Curevac enpresak ekainerako espero du Europak bere txertoa onartzea

Bien bitartean, entsegu klinikoak luzatu egin ditu alemaniar konpainiak.
Curevac txertoa. Irudia: EFE
Curevac txertoa. Irudia: EFE

CureVac Alemaniako enpresa biofarmazeutikoak txerto berri bat lortzeko entsegu klinikoak luzatuko dituela iragarri du. Koronabirusaren aldaera berriak zabaltzen ari direla ikusita, birusaren aldaera jakin batzuen aurrean txertoa eraginkorra izango dela egiaztatu nahi dute.

Egun, hautagai den txertoa Europan eta Latinoamerikan egiten ari diren azterketa kliniko aurreratuetan ikertzen ari dira 35.000 boluntariorekin, EAEko 2.000 parte-hartzaile tartean. CureVac enpresatik baieztatu dutenez, aurtengo bigarren hiruhilekoan eskatuko dute txertoa merkaturatzerako baimena. Onespena ekainaren amaiera aldera jasotzea espero dute.

Konpainiaren arabera, entsegu klinikoak luzatuta eraginkortasunari buruzko datu adierazgarriak jaso ahalko dituzte, 12 mikrogramoko txertoa jaso zuten 60 urtetik gorako 270 pertsonako "talde garrantzitsuaren" inguruan. Ohar batean jakinarazi dutenez, euren helburua "txerto honekin biztanleria, adin-talde zaurgarrienak bereziki, birusetik eta horren mutazioetatik babestea" da.

BioDonostia eta BioCruces Bizkaia ikerketa institutuak ere hautatu zituzten entsegu klinikoan parte hartzeko. Luis Castaño BioCruces-eko zuzendariak urtarrilean Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" albistegian azaldu zuenez, "bi txerto ditugu une honetan, baina beste batzuk ere ari dira agertzen", eta, hori dela eta, "udarako biztanleriaren % 70-80 txertatuta egotea izan behar dugu jomuga". Gaur egungo egoerak "ikerketa oso garrantzitsua dela erakutsi besterik ez du egiten", gaineratu zuen.

CureVac-en txertoak Pfizer eta Moderna konpainien txertoek duten mekanismo bera darabil, baina azken honek gordetzeko eta prestatzeko baldintza hobeak ditu eta horrek banaketa erraztuko luke.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X