Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
EAE-KO ETXEBIZITZAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko familien ia herena pertsona bakar batek osatzen du

Euskal Autonomia Erkidegoko familiek batez beste 2,37 pertsonak osatzen dute, Estatuko autonomia erkidegoen arteko hirugarren kopururik txikiena.
EAEko familien ia herena pertsona bakar batek osatzen du
EAEko familien ia herena pertsona bakar batek osatzen du. Argazkia: EFE

EAEko familien ia herena (% 28,2) pertsona bakar batek osatzen du, eta beste heren bat (% 32,2) bik, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) datuen arabera. Horrela, EAEko hamar etxetatik seik bi bizilagun besterik ez dute.

Bestalde, familien % 4,2k bost bizikide edo gehiago dituzte, % 15,8k lau eta % 19,6k hiru.

EAEko familiek batez beste 2,37 pertsona dituzte, Estatuko batezbestekoaren azpitik (2,50). Horrela, Kantabriarekin batera, EAEk du Estatuko hirugarren kopururik baxuena, Asturiasen (2,20) eta Gaztela eta Leonen (2,29) atzetik.

INEk jakinarazi duenez, iaz % 0,4 hazi zen familien kopurua Euskadin, Estatuko batezbestekoa (% 0,7) baino gutxiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X