Dagoeneko ezin da 30 km/h-tik gorako abiaduran zirkulatu kale gehienetan
Astearte honetatik aurrera ezin izango da 30 km/h-ko abiadura gainditu noranzko bakarra duten bideetan; neurri horrek Espainiar Estatuko kaleen % 60-70i eragingo die, eta hiri gizatiarragoak, osasungarriagoak eta seguruagoak sortzea du helburu.
Joan den azaroan, trafiko-istripuak murrizteko lege-erreforma sorta bat onartu zuen Espainiako Gobernuak. Besteak beste, hirietako abiadura 30 km/h-ra mugatzea erabaki zuten, horrek herri barruko istripuak murrizteko zituela iritzita.
Sei hilabeteko epea eman zien DGT-k hiriei egokitu ahal izateko, eta muga berria astearte honetan sartu da indarrean. Horrela, Espainiako Estatuko bideen % 60-70ek abiadura murriztuko dute, hiri osasungarriagoak eta seguruagoak izan daitezen. Gainera, gaurtik aurrera, hiriguneetako abiadura-muga 20 km/h-koa izango da galtzadarako eta espaloirako plataforma bakarra duten bideetan, eta 50 km/h-koa noranzko bakoitzeko bi errei edo gehiago dituzten bideetan.
Hiri batzuk aurreratu egin ziren eta lehenago ezarri zuten neurri berria. Horren adibidea da Bilbo, 30 km/h-ko abiaduran baitabil irailaren 22az geroztik. Bizkaiko hiriburua izan zen bere hiriguneko bide guztietan ibilgailuen trafikoaren abiadura 30 km/h-ra mugatu zuen 300.000 biztanletik gorako Europako lehen hiria.
Iruñean eta Gasteizen ere indarrean dago neurria, eta gaur sartuko da Donostian. Hala, Donostia 'Hiri 30' gisa estreinatuko da, hiriko bideen % 88,5ek 30 km/h-ko edo gutxiagoko zirkulazio-abiadura baitute.
Behin indarrean sartuta, lehen hilabetean ez zaie isunik jarriko abiadura gainditzen dutenei, baina, ekainetik aurrera, araudia betetzen ez dutenei 100 eta 600 euro arteko isuna jarri ahal izango zaie.
Dena dela, gaurtik aurrera kontrol kanpainak egingo dituzte hainbat hiritan, Gasteizen adibidez. Udaltzaingoak abiadura-kontrolak egingo dizkie 30 km/h-ko abiadura maximoa duten bide eta guneetatik zirkulatzen ari diren ibilgailuei.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country 2026 dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak daude.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Ekainek eta bere familiak uste dute "oso eskasa" dela erasotzaileei ezarritako bi urteko espetxe-zigorra
Silvia Gomezek, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean Basaurin eraso bortitza jasan zuen Ekain Perrinoren amak, uste du erasotzaileen aurkako epaia "ez dela nahikoa", eta ez dute baztertzen helegitea aurkeztea. Justiziak bi urteko kartzela-zigorra ezarri die 11 akusatuetako 10i.