Nafarroak ostalaritzaren barrualdea irekiko du astelehenetik aurrera, muga batzuekin
Nafarroako Gobernuak ostalaritzaren barrualdea irekitzea baimenduko du heldu den astelehenetik aurrera, muga batzuekin bada ere. Barruan gehienezko edukiera % 30ekoa izango da, salbuespenak salbuespen. Izan ere, mahaien arteko distantzia handiagoa denean muga hori gainditu ahalko da.
Ostiral honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den 16/21 foru aginduaren baitan jasota daude neurri horiek guztiak.
Taberna eta jatetxeetako barrualdeak 22:00ak arte zabaldu ahalko dituzte. Horretarako bi aukera dituzte ostalariek.
Arau orokor gisa, gehienezko edukiera % 30era mugatu dute, beti ere mahaien arteko distantzia bi metrokoa bada, horien ertzetik neurtzen hasita. Bezeroek eserita kontsumitu beharko dute, gehienez ere lauko taldetan. Barran eskariak egin eta jaso ahalko dira. Salbuespen gisa, mahai bakoitzean sei elkartzea baimentzen du Nafarroako Gobernuak, pertsonen arteko segurtasun distantzia 70 zentimetrokoa denean.
Maskara nahitaezkoa izango da jateko edo edateko unean izan ezik. Ostalariak gehienezko edukiera zenbatekoa dioten informazio kartelak jarri beharko ditu. Gainera, aireztatze egokia izan beharko da eta, ahal izanez gero, naturala.
Bigarren aukera gisa ostalariek fitxa tekniko bat eta erantzukizunezko adierazpen bat bete beharko dute, oro har ostalaritzak bete behar dituen baldintzez gain espezifikoak diren beste batzuk beteko dituztela hitzemanez. Aukera honen aldeko hautua egiten dutenek baldintza ezberdinak izango dituzte, edukierari eta mahaien arteko distantziari dagokionez. Halaber, CO2 neurgailuak eduki beharko dituzte.
Kasu horretan, barrualdeko gehienezko edukiera mahaien araberakoa izango da, betiere distantzia eta segurtasun neurriak beteta. Barruko mahaiak aulkietatik bi metroko distantziara jarri beharko dira eta gehienez 6 pertsona eseri ahalko dira mahai bakoitzean, pertsonen artean 70 zentimetroko tartea errespetatuta.
Gainera, aukera horren aldeko apustua egiten dutenek trazabilitate-sistema bat martxan jarri beharko dute, positibo bat izatekotan bezeroekin azkar batean harremanetan jarri ahal izateko. Kasu honetan ere eserita kontsumitu beharko da, barran ez. Maskara ere derrigorrezkoa izango da kontsumitzeko unean izan ezik.
Ostalaritzako establezimenduetako terrazak, aldiz, 01:00ak arte egon ahal dira zabalik, baina gauerditik aurrera ezingo dute bezero berririk hartu.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.