Tiroen egileak adierazi du ez duela gertatutakoaz ezer gogoratzen
Juan Carlos J. akusatuak, Kasedan 2018an izandako hilketa hirukoitzagatik akusatutako hiru lagunetako batek eta tiroen egileak, autotik eskopeta hartu zuenean gertatutakoaz ezer ez duela gogoratzen adierazi du astearte honetan, epaiketaren bigarren saioan.
"Arma atera nuen, eta hortik aurrera ez naiz ezertaz oroitzen", esan du akusatuak, eta "denbora gutxian dena amaitu" zela eta ezin duela gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiago eman adierazi du, une horretan "burua lainotuta" zuelako.
Horren harira, "eskopeta hartu nuen unean, borrokaren urduritasunarekin, ez dakit zer pasatu zitzaidan burutik", azpimarratu du.
Juan Carlos J. izan da deklaratzen lehena Fermin J.E., 50 urtekoa, eta haren bi semeen, Jose Antonio eta Cristian, 20 eta 17 urtekoen, heriotzaren epaiketan. 2018ko irailaren 18an tirokatu zituen Juan Carlos J. akusatuak.
Juan Carlos Kasedara joan zen Juan Carlos eta Emilio semeekin batera, alaba Amparok eta Julianek, 50 urteko biktimaren semeak, izandako ezkontza liskar baten ondorioz.
Akusatuak azaldu duenez, egun hartan alabarekin hitz egin zuen telefonoz eta etxera itzultzeko eskatu zion. Izan ere, alaba Kasedara itzuli zen, Julianekin harremana berrartzeko asmoz. Dei horretan, mehatxatu ez zuela azpimarratu du, berarekin hitz egitea besterik ez zuelako nahi. Fiskalak 60 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, eta akusazio partikularrak espetxe iraunkor berrikusgarria.
Azaldu duenez, eskopetek, labanek eta makilek egunak zeramatzaten autoan, ehizarako erabiltzen zituztelako, baina ez erasoan erabiltzeko. Bere seme-alabekin Kasedara zihoala, Amparoren deia jaso zuela eta etxera itzultzeko eskatu ziola ere esan du. Elkarrizketa horretan, alabari galdetu zion ea zergatik saiatu zen Julianekin harremana berrartzen "tratu txarrak ematen bazizkion".
Juan Carlosek azaldu duenez, heltzean "belarrondokoa" eman zion alabari eta "zaplaztekoa" Juliani, eta, horren ostean, borroka hasi zen guztien artean. Akusatuak ukatu egin du bere semeetako bati "atera, atera" esan izana, eskopetari erreferentzia eginez, eta beste semeetako batek "tiro egin, tiro egin" oihukatu izana, arma eskuetan zuela.
Akusatuak behin eta berriz adierazi du atsekabeturik dagoela gertatutakoagatik. "Nahiago nuke horrela izan ez balitz! Asko sentitzen dut", adierazi du.
Seme-alaben abokatuen galderei erantzunez, eskopeta hartzean tiro egiteko prest eta kargatuta zegoenik ez zekiela azaldu du, eta hori "kasualitate hutsa" izan zela gaineratu du.
Beste bi akusatuek haren bertsioa babestu dute
Juan Carlos J. akusatuak deklaratu ostean, haren bi semeek deklaratu dute, eta aitak emandako bertsioa baieztatu dute.
Juan Carlos J. semeak esan du ez zuela ikusi nork atera zuen eskopeta autotik eta ukatu egin du aitari "tiro, tiro" oihukatu ziola. Beste familiarekin harreman ona zuela ere esan du, eta Julian "pertsona ederra zela, baina ahizparekin mespretxagarria zela" azpimarratu du.
Anaia Emilioren esanetan, eskopetak autoko maletategian zihoazen. Ikustekotan, autora igoko ez zela esan du, "nik ez baitut bizitza horrela hondatzen".
"Atera, atera" oihuaren harira, biktimetako batek, Ferminek, Cristian semeari zuzendu ziola esan du, eta makila batez ari zela gaineratu. Halaber, ukatu egin du eskopeta autotik atera izana, baita Juan Carlos anaiak aita tiro egitera animatu izana ere.
Amparok nebak errugabetu ditu
Amparo J. gazteak lekuko gisa deklaratu du, eta bere bi anaiak, Juan Carlos eta Emilio, errugabe jo ditu. Egun hartan gertatutakoaz ez dela gogoratzen esan du.
Bere neba Emiliok, bertan egon arren, ez zuela parte hartu eta "ezer egin ez zuen bakarra" dela gaineratu du; Juan Carlosek, berriz, Julianekin "borrokatzea besterik ez zuen egin". "Ez nator inor salbatzera, bete beharrekoa bete dadila nahi dut, eta kito", adierazi du.
Gazteak negar egiteari ekin dio bere deklarazioan, eta Julianek "tratu txarrak ematen eta jazartzen" zuela esan du. Tratu txarrengatik salaketak aurkeztu zituela azaldu du, baina horiek artxibatu egin zirela. Arrebaren negarra ikusita, Juan Carlos anaiak aretotik irtetea eskatu du, baina ez diote utzi.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.