Tiroketa Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lagun hil dituzte tiroz Kasedan, bi familiaren arteko liskar batean

Foruzaingoak hiru pertsona atxilotu ditu. Hiru hildakoak aita-semeak dira, horietako bat adingabea.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Hiru pertsona hil dituzte tiroz Kasedan, bi familiaren arteko liskar batean

Hiru pertsona hil dituzte tiroz Kasedan (Nafarroa), bi familiaren arteko liskar batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Gertakari horrekin lotuta, hiru lagun atxilotu dituzte: 53 urteko gizonezko bat eta haren bi semeak.

Kasedako tiroketagatik atxilotutakoak ostiralean igaroko dira epailearen aurretik

Hildakoak aita-semeak dira, 50, 29 eta 17 urtekoak. Atxilotutako hiru lagunak, bestalde, Lizarraldeako udalerri bateko bizilagunak dira eta Tafallako polizia-etxera eraman dituzte.

SOS Nafarroa larrialdi zerbitzura 18:53an deitu dute, Kasedako kale batean tiroak entzun direla eta hiru lagun lurrean botata zeudela eta hilda egon zitezkeela ohartarazita. Foruzaingoa eta anbulantziak berehala bertaratu dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Foruzaingoaren esanetan, bi familiaren arteko liskar batek eragin du tiroketa. Erasotzaileek ibilgailu batean ihes egin dute, baina patruila batek atzeman ditu, San Martin Unx parean. Jazarpen labur baten ondoren, autoa geldiarazi dute eta hiru susmagarriak atxilotu egin dituzte. Tafallako polizia-etxean daude hirurak.

Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian, gertatutako guztia argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Huarteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du . Bere argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, bere hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, antzinako Hispania erromatarrari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X