Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak astebete luzatuko ditu egungo covid-19aren aurkako neurriak

Hilaren 17an arinduko dituztela espero dute, eta udari begira beste arau sorta bat onartu nahi dute, uztailean eta abuztuan indarrean izateko.
Taberna Iruñean. Argazkia: EiTB
Taberna Iruñean. Argazkia: EiTB

Nafarroak, "zuhurtzia"gatik, astebete luzatuko ditu gaur egun indarrean dauden murrizketak, nahiz eta lurralde arteko kontseiluak malgutzea aztertu.

Horixe jakinarazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak, Nafarroak, osasun eta datu epidemiologikoetan oinarrituta, ibilbide propioari eutsiko diola gogorarazi aurretik.

Hori horrela, hilaren 17an neurriak arinduko dituztela espero omen dute, eta udari begira beste arau sorta bat onartu nahi dute, uztailean eta abuztuan indarrean izateko, baina aldatzeko aukerarekin.

"Nafarroa ibilbide propioa jarraitzen ari da", adierazi du, baina zehaztu du eragina duela gobernantza partekatuak ere, Osasun Ministerioarekin "gutxieneko akordioetara" iritsita "neurrietan batasun maila bat lortu eta horrela eraginkortasuna irabazteko eta herritarren aurrean diskurtsoa indartzeko".

Puntu horretan, gutxieneko irizpideetan ahal den adostasun maila handiena lortzea aldarrikatu du, gero erkidegoek errealitate propiora egokitu ahal izateko, eta Nafarroaren kasuan, Gobernuak "sendotu" egin nahi du lortutakoa, eta horregatik "alerta eta arrisku mailaren" arabera "malgutu".

Nafarroa arrisku ertain eta baxuaren artean dagoela zehaztu du Indurainek, 14 eguneko intzidentzia metatua 133koa delako 100.000 biztanleko, eta 55ekoa azken 7 egunak kontuan izanda.

Neurriak

Hori horrela, ostalaritza lokalak 23:00k arte ireki ahal izango dituzte, barrualdean edukieraren % 30a gehienez, eta % 100a kanpoan, segurtasun distantzia zainduta.

Aurreko astearen aldean, berritasun nagusia da merkataritza eremu ertain eta handietan % 40tik % 50era igo dutela gehienezko edukiera, eta 15 pertsona elkartu ahal izango dira zuzendutako jarduera fisikoan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X