Euskal herritarren 10etik 7 autodeterminazioaren alde dago
2020ko abenduan kaleratutako lehen Naziometroan gertatu bezala, bigarren Naziometro honetan ere azaleratu da herritarrek oro har gobernantza eredu demokratiko eta parte-hartzaileagoak babesten dituztela.
Galdetutako 1201 pertsonetatik gehienek nahi dute erabakietan parte hartu kasu guztietan: bizi diren hiri/herriko eguneroko arazoez % 78k, haien lurraldeko gai sozial, ekologiko eta ekonomikoekin zerikusia duten edukiez (aurrekontu publikoak, zerga politika, etab.) % 73k eta haien lurraldeko etorkizun politikoaz %67k.
Multzo handiena euskal herritarra eta espainiarra edo frantziarra sentitzen da Euskal Herrian (% 26). Jarraian, oso gertutik (% 24), soilik euskal herritar sentitzen direnak datoz.
Erabakitzeko eskubideaz galdetuta Euskal Autonomia Erkidegoak eskubide hori eduki beharko lukeela uste du bertan bizi diren herritarren % 72k, Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan % 71k eta Euskal Hirigune Elkargoarenean (Iparraldea) % 68k. Ezezkoan kokatzen direnak % 20aren azpitik gelditzen dira hiru kasuetan.
Aurreko puntuarekin koherentzian, erkidego bakoitzean adostasun politikoa egonda etorkizun politikoa erreferendum bidez erabakitzeko aukerari buruz galdetu denean, Madrilek edo Parisek erreferendum hori onartu beharko luketela uste du euskal herritarren %67k, eta debekatu, berriz, %18k. Hortik harago ñabardurak agertzen dira, jarraian ikusiko denez.
% 42 Espainiatik edo Frantziatik independizatzearen aurka agertuko litzateke, eta % 27 alde. Baina, ikusten denez, galdera bera erreferendum bat egiteko gehiengoaren babesa luken akordio ofizial baten testuinguruan jarrita, irauli egiten dira erantzunak % 40 Euskal Estatuaren alde agertzen baita, eta % 30 kontra. Hau da, Euskal Estatuaren aldeko jarrerak 10 puntuko aldea du.
Nafarroako egoera bestelakoa da; izan ere, bigarren galdera horren aurrean ere, Euskal Estatuaren aurkako jarrerak aldekoa baino handiagoa izaten jarraitzen du. Hala ere, nagusitasun hori apaldu egiten da, baldin eta, Nafarroarekin batera Euskal Estatuari buruz galdetu beharrean, Nafarroako Estatuaren alde edo aurka dauden galdetzen bada. Kasu honetan ere gehiago dira kontra agertzen direnak, baina kontrakotasuna % 41era jasiten da eta alde daudenak, berriz, % 32ra igotzen dira.
Lehen neurketan bezala, oraingo honetan ere Euskal Estatuaren alde daudenei eszenatoki desberdinak jarri zaizkie; oraingoan galdetu zaie ea Euskal Estatua babesten jarraituko luketen horrek egungo politika ekologikoak okertuko balitu (mugikortasuna, energia, industria), eta % 58k erantzun dute kontrako jarrera hartuko lukeela, % 56 egungo pentsio sistema okertzea ekarriko balu, % 47 euskara sustatzeko neurri berri edo bereziak bultzatuko ez balira eta % 40 enpresa handien deslokalizazio edo ihes egitea ekarriko balu.
Kontrako ariketa egin da Euskal Estatuaren aurka agertu direnekin, eta egoera positiboagoak beren iritzia aldarazten duten ala ez neurtu da. Talde horren barruan, pentsioen sistema hobetuko balitz, % 48k aldeko jarrera hartuko lukete, % 47 politika ekologikoak hobetuko balira, % 45 enpresa handiak erakarri eta hemen instalatuko balira, eta % 32 euskara eta gaztelania/frantsesa maila berean egongo balira.
Bi norabideetan gertatu diren aldaketak elkarren artean konparatuta, gehiago dira hasiera batean Euskal Estatuaren alde egonda egoera ezberdinak okertuz gero kontra agertzera pasako liratekeenak, hasiera batean Euskal Estatuaren kontra egonda egoera hobetuz gero alde egotera pasako liratekeenak baino.
Naziometroa ikerketa
Naziometroa Telesforo Monzon eLab (TM eLab) ideia-laborategiak eta UPV/EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak garatutako ikerketa bat da, eta euskal herritarrek subiranotasunari buruzko eta hari lotutako gaiak aztertzea du helburu.
Oraingoan, Aztikerrek 1201 pertsonari galdetu die online edo telefonoz; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 589 inkesta egin dira, 405 Nafarroan eta 207 Ipar Euskal Herrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.