Albiste da
Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioilari bat hil da Erriberrin, AP-15 autobideko bazterbidean harrapatuta

Foruzaingoak jakitera eman duenez, lan-istripua 17:36ean jazo da, AP-15 autobideko 41. kilometroan, Zaragozarako noranzkoan.
Foruzaingoa, lan-istripua izan den tokian. Argazkia: @policiaforal_na
Foruzaingoa, lan-istripua izan den tokian. Argazkia: @policiaforal_na

59 urteko kamioilari bat hil da A-15 autobideko bazterbidean, Erriberrin, furgoneta batek harrapatuta.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, lan-istripua 17:36ean jazo da, AP-15 autobideko 41. kilometroan, Zaragozarako noranzkoan.

Aipatu iturrien arabera, furgonetako gidariak negatibo eman du alkohol eta droga probetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X