Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orkoiengo talde bortxaketaren bost auzipetuetatik hiru zigortu ditu Nafarroako Auzitegiak

Epaimahaiak 17 urteko zigorra ezarri die bi akusaturi emakume gaztea bortxatzeagatik, eta 16 urtekoa hirugarren bati bortxaketa horietan "beharrezko laguntzaile" izateagatik. Epaileek ez dute taldean aritzeagatik astungarria aplikatu eta diote akusatuek ez zekitela biktimak desgaitasuna zuela.
Nafarroako justizia jauregia.
Nafarroako justizia jauregia. Argazkia: EFE

Nafarroako Lurralde Auzitegiko 1. Sekzioak 16 eta 17 urteko kartzela zigorra ezarri die Orkoienen (Nafarroa), 2019ko azaroaren 29an, desgaitasun psikikoa zuen neska gazte bat bortxatzea egotzita auzipetutako bost gizonetatik hiruri. Beste bi gizonak absolbitu ditu epaimahaiak, erasoan parte hartu zutela ezin frogatuta. 

Epaimahaiak frogatutzat eman du zigortutako bi gizonek emakumea bortxatu zutela, eta bederatzina urteko zigorra ezarri die sexu erasoaren delitua egotzita. Horrez gain, beste zortzina urteko kartzela zigorra ezarri die, beste gizonaren bortxaketan "beharrezko laguntzaile" izan zirelako (17 urte, denera). Epaileen ustez, "larderdiazko giro" batean eraso zuten emakumea (indarrean dagoen legediaren arabera, sexu eraso bat bortxaketa izateko larderia edo indarkeria egon behar da). Epaiaren arabera, inguruan hainbat gizon zeudela eta, emakumea "ikara betean" zegoela baliatu zuten bi gizonek hura bortxatzeko.

Zigortu duten hirugarren gizonari dagokionez, epaimahaiak uste du emakumeak "baimenduta" izan zituela harreman sexualak, baina aitortu du "zalantzak" daudela gerora harremana "onartutakoa" izan ote zen. Dena dela, uste du kasu honetan errugabetasun presuntzioa lehenetsi behar dela. Nolanahi ere, beste bi gizonek egindako bortxaketen "beharrezko laguntzaile" izan zela ebatzi dute, eta 16 urteko espetxe zigorra (zortzi urte sexu eraso delitu bakoitzeko) ezarri diote.

Hiru zigortutakoek 100.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta ezingo dira harengana hurbildu 15 eta 13 urtean. 

Epaiketa ateak itxita egin zuten ekainean. Fiskaltzak 54 urteko zigorra eskatu zuen lau akusatuentzat (15 urte eskatuta sexu eraso delituagatik, eta beste 13 beharrezko laguntzaile izateagatik). Bosgarren auzipetuarentzat 52 urteko zigorra galdegin zuen. Defentsak absoluzioa eskatu zuen.

Jose Julian Huarte Nafarroako Lurralde Auzitegiko presidente ere badena izan zen epaimahaiko buru, eta Fermin Zubirik (txostengilea) eta Ricardo Gonzalezek osatu zuten. Azken hori La Manada auziko epaiaren boto partikular polemikoa eman zuen magistratua da.

Biktima aparteko zaurgarritasuna

Bortxaketaren biktimak % 67ko desgaitasun psikologikoa du, eta kontu horrek "zaildu" egin du, epaimahaiaren ustez, haren lekukotza baloratzea. Erasoa jasan zuenetik trauma ondoko estresak jota dago gaztea.

Epaileen aburuz, ez dago proba nahikoa esateko gizonek neskaren desgaitasuna aurretik ezagutzen zutela esateko, ezta bortxatzeko ados jarri zirela esateko ere. Hortaz, ez dute halakoetarako aurreikusita dagoen astungarria aplikatu (zaurgarritasun berezian dauden pertsonen kontrako delituetan jasota dago aukera hori). 

"Egia bada hainbat lekuko eta adituk, tartean artatu zuten ginekologoak eta auzitegiko medikuak, adierazi zutela emakumearen desgaitasuna berehalakoan atzeman daitekeela. Baina epaimahai honek ez zuen hasieran halakorik atzeman; galdeketan aurrera egin eta gero, ordea, bai", argudiatu dute.

Horrez gain, epaimahaia ez du taldean aritzeagatik dagoen astungarria kontuan hartu.

Epaia ez da irmoa, eta helegitea jar daiteke Nafarroako Auzitegi Nagusian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X