Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Benidormen izandako 16 eta 20 urte arteko gazteak PCR proba egitera deitu ditu Osasun Sailak

Datozen egunetan prebentzio neurriak zorrozteko eta harreman sozialak saihesteko eskatu die Osasun Sailak Benidormetik etorritako gazteei.
Saloun oporretan egondako gazteei Iruñean egindako baheketa.
Saloun oporretan egondako gazteei Iruñean egindako baheketa. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak baheketa batera deitu ditu Benidormen bidaian izan diren 16 eta 20 urte arteko gazteak. Aurrez, gauza bera egin zuen Mallorcatik, Saloutik edo Coniletik iritsitako gazteekin.

Osasun Sailak zehaztu du baheketa horren helburua balizko kutsatzeen transmisioa ahalik eta azkarren etetea dela.

Hortaz, datozen egunetan prebentzio neurriak zorrozteko, harreman sozialak saihesteko eta aztarnariek emandako jarraibideak betetzeko eskatu die Benidormetik etorritako gazteei.

Benidormetik, Saloutik, Mallorcatik edo Coniletik bueltatutako 16-20 urte arteko gazteek beren osasun zentrora edo Osakidetzaren aholku zerbitzura (900 20 30 50) deitu beharko dute PCR proba egiteko hitzordua hartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X