KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neurri zorrotzak ezarri dituzte Baionan astelehenera bitarte

Besteak beste, ostatuak 00:00etan itxiko dira eta 15:00etatik aurrera alkohol kontsumoa soilik ostatu barneetan eta terrazaten egongo da ahalbidetuta.
Baionako terraza bat.
Baionako terraza bat. Artxiboko irudia: EITB Media

Gaur hasiko lirateke Baionan urtero milioi bat pertsona biltzen dituzten bestak. Bigarrenez, baina, ez dira ospatuko, osasun krisiaren eraginez. Horren aurrean, jende pilaketak ekidin asmoz, neurri zorrotzak ezarriko dituzte gaurtik astelehenera bitarte.

Jean-Rene Etchegaray auzapezak eta Philippe Le Moing-Surzur Baionako suprefetak azaldu dutenez, besteak beste, ostatu eta tabernak gauerdirako itxi egin beharko dira, eta 15:00etatik aurrera alkohol kontsumoa soilik ostatu barneetan eta terrazaten egongo da ahalbidetuta. Arau horiek Baiona Handian, Baiona Ttipian eta San Izpiritu auzora mugatuko dira, ez hiri osora.

Jende pilaketak, parranda-giroa eta kutsatze-fokoak ekiditeko neurriok 15:00etan sartuko dira indarrean eta astelehen goizeko 08:00ak arte iraungo dute. Neurriak bermatze aldera, gainera, frantziar Polizia Nazionalak kontrolak egingo ditu eta euskal kostaldeko CRSak mobilizatuko dituzte Baionara.

Maskara, derrigorrezkoa, Pirinio Atlantikoetako zenbait herritan

Gainera, astelehenaz geroztik, beharrezkoa da maskara kanpoan erabiltzea Pirinio Atlantikoetako itsasaldeko herri eta hirietan, besteak beste, Baionan, Angelun, Miarritzen, Getarian, Donibane Lohizunen edo Hendaian. Hala, maskara 09:00etatik 21:00etara derrigor jantzi beharko da kalean, abuztuaren 31ra arte.

Gainerako hiri eta herrietan maskara beharrezkoa da kanpoko merkatu eta azoketan, kaleko manifestazioetan, kultur ekitaldietan edo jende ilarak sortzen dituzten eraikinen aurrean (zinemak, jaialdiak, kirol eremuak...).

Alkohol kontsumoa ere debekatu egin da, halaber, sei hiri horietako kaleetan, bai eta Bidarten, Urruñan eta Ziburun ere. Debekuak ez du balio tabernetako terrazetarako.

Prefetaren arabera, neurri horiek azken egunetako osasun egoeraren bilakaeragatik hartu dira; izan ere, Lapurdi itsasaldean intzidentzia tasak nabarmen egin du gora.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X