Genero indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian indarkeria matxista egotzita

Horrez gainera, Udaltzaingoak beste bederatzi pertsona atxilotu ditu hainbat deliturengatik.
Udaltzainak eta Ertzaintzako agenteak, Donostian. Argazkia: EFE.

Donostiako Udaltzaingoak 10 pertsona atxilotu ditu larunbat goizaldean hiriko hainbat lekutan, besteak beste, gizon bat ustez bikotekideari batean eraso egiteagatik.

Donostiako Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, udaltzainek ustez bikotekideari bi ukabilkada eman dizkion gizon bat atxilotu dute, eta genero indarkeria delitua egotzi diote.

Poliziek beste hiru pertsona atxilotu dituzte telefono mugikorrak eta diru-zorroak lapurtzeagatik; beste bi bizikleta bat ebasteagatik, eta beste bi indarkeriaz lapurreta egiteagatik. Beste bi "zigorra urratzeagatik" izan da, eta beste bat "eskaera judizial batengatik".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X