Espainiako Gobernuak hondamendi-eremu izendatu du Valtierra uztaileko suteagatik
Uda honetan izandako suteek autonomia erkidego ezberdinetan suntsitutako guneak hondamendi-eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak, eta tartean dago Valtierra.
Joan den uztailean piztutako suak 517 hektarea kiskali zituen Vedado de Eguaras parke naturalean eta bere inguruetan, Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez.
Trantsizio Ekologikorako Ministerioak gaur zehaztu duenez, uda hasi zenetik eta joan den abuztuaren 15a bitartean, 5.942 sute izan dira Estatuan eta, guztira, 46.600 hektarea erre dira.
Bestalde, Ministroen Kontseiluak Errioxa ere hondamendi-eremu izendatzea erabaki du, ekainaren 14tik 16ra bitartean izan ziren uholdeek eragindako kalteengatik.
Albiste gehiago gizartea

Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zarautzen, Donostiarako noranzkoan
Kamioi bat irauli egin da, eta istripua eragin du errepidean. Ertzaintzak errail bat moztu du Donostiara noranzko errepidean.
Eusko Jaurlaritzak "eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren" aldeko mahaia jarri du abian, ikasturte hasieran
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Etxebarri BHI berrian abiatu dute Eskola Segregazioaren aurkako Itun Sozialaren mahaia, ikasturtearen hasiera ofizialarekin bat eginez.
Eskola-segregazioaren aurkako mahaiak markatu du 2025-2026 ikasturtearen hasiera
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosaa Hezkuntza sailburuak eman diote hasiera ikasturteari, Etxebarriko (Bizkaia) BHIn. Ondoren, mahaiaren lehen bileraren buru izan dira. Bileran hezkuntza-komunitateko hainbat eragilek, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta PPren ordezkariek eta sindikatuek hartu dute parte, ELA eta Steilas sindikatuek izan ezik.
Itsasoaren berotzeak hainbat espezieren portaera aldatu du
Kantauri itsasoko tenperaturak hamarkadak daramatza igotzen, eta horren ondorioak nabaritzen hasiak gara. Aztik ia 40 urte daramatza gure kostaldeko datuak biltzen.
Jaiotzak % 2,4 gehitu ziren EAEn lehen hiruhilekoan, 1975etik izandako urterik txarrenaren ondoren
2024ko hiruhileko beraren aldean, % 0,6 igo dira atzerriko amak dituzten haurren jaiotzak, bai eta hirugarren eta ondorengoen jaiotzak ere, % 0,8.
Gipuzkoan haurra hiltzen saiatzeagatik akusatutako gurasoek ukatu egin dute alaba astindu izana, eta adierazi dute lesioak gaixotasun genetiko baten ondorio direla
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu du bakoitzarentzat, hilketa saiakera egotzita. Gurasoek, aldiz, adierazi dute lesioak gaixotasun "oso arraro" baten ondorio direla.
Jaizkibelek gutun bat eman dio Hondarribiko alkateari, "estrategia aldaketa" eskatuz
Nora Ferreirak, Jaizkibel konpainiako kapitainak, Hondarribiko Udalaren jarrera kritikatu du. "Ezin ditu bi taldeak maila berean jartzen jarraitu, gu emakumeen eskubideen alde borrokan ari baikara", adierazi du Ferreirak. Gainera, hainbat ordezkari politikok, Miren Elgarresta (Emakunde), Ines Ibañez de Maeztu (Arartekoa) eta Maddalen Iriarte (EH Bildu), besteak beste, egindako urratsak nabarmendu nahi izan dituzte, baina erakunde guztiei inplikazio handiagoa eskatu diete.
Jaizkibel Konpainiak txalo artean egin du ibilbidea, eta alarde tradizionalak kantinerak soilik eraman ditu Gernikako Arbola plazara
Iaz gertatu zen bezala, emakumeei berdintasunez parte hartzen uzten ez dietenak ez dira hitzordura agertu, eta kantinerak soilik bidali dituzte. Herritarrek eta agintariek txaloka hartu dute konpainia parekidea Kale Nagusian.
Albiste izango da: EITB Data, ikasturtearen hasiera EAEn eta Diasporaren Eguna
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatuko du Zesta Punta komunitateari omenaldia eginez, Markina-Xemeinen
Mikele Irazusta diasporako artista argentinarrak diseinatutako mural bat sortuko du Markina-Xemeinen, dantza tradizionalak, erakusmahai kulturalak eta herriko eragileen eta Saint-Pierre eta Mikeluneko dantza taldeen partaidetza bilduko dituen jardunaldiaren barruan.