La Palmako sumendia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Palmako sumendiaren gas toxikoak ostiralean irits daitezke Euskal Herrira

Gas horiek, batez ere sufre dioxidoa (SO2), atmosferatik mugituko dira, eta penintsulara eta Mediterraneotik barrena joango dira. Hala ere, adituek zehaztu dute gasok bost kilometroko altueran egongo dira, eta ez dute eragin handirik izango gainazaleko airearen kalitatean.
Emakume bat erupzioa ikusten, urrunetik. Argazkia: EFE.
Emakume bat erupzioa ikusten, urrunetik. Argazkia: EFE.

La Palmako sumendiak isurtzen dituen gasak kaltegarriak izan daitezke pertsonentzat, eta atmosferatik penintsulara eta kontinentera iritsiko dira, Copernicus Atmosferaren Zainketa Zerbitzuaren aurreikuspenen arabera.

Gas horiek, batez ere sufre dioxidoa (SO2), atmosferatik mugituko dira, eta penintsulara eta Mediterraneotik barrena joango dira, Copernicusen monitorizazio-zerbitzuaren aurreikuspenak betez gero. Zehaztu duenez, Afrikako iparraldetik joango dira, batez ere Mendebaldeko Saharatik, Marokotik, Aljeriatik, Libiatik eta Egiptotik, eta Balearretara, Frantziako hegoaldera, Korsikara, Sardiniara eta Italiako hegoaldera iritsiko dira.

Iragarpen atmosferikoaren arabera, eltiempo.es-ek iragarri du gas hori penintsulako hego-ekialdera eta Balearretara iritsiko dela, eta, neurri txikiagoan, Kataluniara. Gainera, Penintsulako gainerako lekuetan, Euskal Herrian barne, gas horren kontzentrazioa handiagoa izan liteke ostiralean.

Hala ere, Mark Parrington Copernicus Atmosferaren Zainketa Zerbitzuko zientzialariaren ustez, sumendi horrek askatutako SO2 gasaren ondorioak txikiak izango dira eguraldiaren baldintzetan eta airearen kalitatean: "Gutxi gorabehera, 5 kilometroko altuera izango duen penatxoa aurreikusten dugu, sufre dioxidoaren zutabe osoaren aurreikuspenean ikus ezin daitekeena, baina gas horren aurreikuspenetan argi eta garbi ikusten da. Cumbre Vieja sumendiak askatutako sufre dioxidoak baldintza meteorologikoetan eta gainazaleko airearen kalitatean izango dituen ondorioak oso txikiak izango dira ziurrenik".

Ikertzaile horrek gaineratu duenez, askatutako SO2 gehiena atmosferaren askoz geruza altuagoetan dago, "batez ere iturritik urruntzen garen heinean, eta baliteke zeruan laino txiki bat balitz moduan soilik hautematea".

Copernicus Europar Batasunaren Espazio Programaren parte da, eta espaziotik lurra behatzeko eta ingurumena teledetektatzeko sistema bat da.

Euri azidoa

Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) ez du uste datozen orduetan, ostegun eta ostiral honetan behintzat, euri azidoa botako duenik Kanarietako uharteetan, eta, egitekotan, oso gertaera puntuala izango litzatekeela baieztatu du. Aldiz, penintsulan eta Balear Uharteetan aukera hori baztertu du, erabat.

Ruben del Campo erakundearen bozeramaileak esan duenez, euri azidoa kaltegarria da gizon-emakumeen osasunerako fenomenoa hilabeteak edo urteak luzatzen denean, eta eragina du ere isurketen fokuarekiko gertutasunak, kasu honetan sumendia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X