EAEko etxebizitzen % 52k dute ordainpeko telebista, iaz baino % 10 gehiagok
EAEko etxebizitzen erdiek baino gehiagok (% 52,4) ordainpeko telebista dute; iaz baino 91.100 familia (% 10) gehiago dira. Horrek esan nahi du 198.000 herritarrek baino gehiagok (% 58) zerbitzu hori dutela etxean.
Hala erakusten du Eustat Euskal Estatistika Erakundeak informazioaren gizarteari buruz egindako inkestak, informazioaren teknologien arloan EAEko gizartearen erabilera eta ohiturak aztertzen dituena.
Inkestaren arabera, azken hiru hilabeteetan 1.602.600 pertsona konektatu dira Internetera, etxean, lantokian edo beste lekuren batean; 15 urtetik gorako biztanleen % 84,9 dira, iaz baino 2,3 puntu gehiago.
Erabiltzaileen % 98,3k gaztelania erabiltzen dute nabigatzeko lehentasunezko hizkuntza gisa. Euskararen eta beste hizkuntza batzuen erabilerak behera egin du iazko datuekin alderatuta. Zehazki, euskara hizkuntza lehenetsi gisa dutenen kopurua (13.900 pertsona) % 1,6 jaitsi da, eta konexioen % 23,1ean erabiltzen da.
Aurreko urteetan bezala, 65 urte baino gehiagoko biztanleen artean igo da gehien (% 7,3) Internet erabiltzaileen kopurua; beraz, aurten talde horretako biztanleen ia erdiek (% 49,3) erabiltzen dute sarea. Hala eta guztiz ere, datu horiek oso urrun daude gainerako adin-taldeetako kopuruetatik, % 90etik gorako datuak baitituzte guztiek; 45 urtetik beherakoen kasuan, esaterako, ia biztanle guztiak dira Internet erabiltzaileak.
Ikasle ia guztiak (% 99,7) Internet erabiltzaileak dira, baita biztanle landunen % 98,7 eta biztanle ez-aktiboen eta langabeen % 65,6 ere; azken horiek, aurreko aldiarekin alderatuta gehien handitu diren kolektiboak izan arren (5,2 puntu), oso urrun daude gainerakoetatik, % 33tik gorako aldearekin.
Aurtengo lehen hiruhilekoko datuen arabera, 788.000 familiak (% 87,4) etxean Interneterako sarbidea dute, iaz baino 24.200 familia (% 2,3) gehiagok, alegia. Gainera, erabiltzaile gehienak etxetik konektatzen dira sarera, hala egiten baitu erabiltzaileen % 98,3k.
Seme-alabak dituzten familien % 98,5ek dute etxean Interneterako sarbidea, bakarrik bizi diren pertsonek osatutako familiek baino ia 25 puntu gehiago (% 73,6).
Gainera, autonomia erkidegoko etxeen % 74,3k dute ordenagailua; ehuneko hori % 91,8koa da seme-alabak dituzten familien kasuan, eta % 53,9koa pertsona bakarreko familien kasuan.
Familien % 97,2k dute telefono mugikorra, eta 15 urtetik gorako biztanleen % 98,5ek dute halako gailu bat. Seme-alabak dituzten ia familia guztietan (% 99,8) dago halako bat, bakarrik bizi diren bikoteen kasuan % 97,8k dute eta bakarrik bizi diren pertsonen % 92,9k dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Aske utzi dute Barakaldon udaltzain baten tiroa jaso zuen ustezko lapurra
Gizonak arma zuri batekin egin zien mehatxu poliziei, eta udaltzain batek hanka batean tiro egin ostean atxilotu zuten.
EHUn ke poteak jaurti eta pankartak jarri direla eta, epelkeria ukatu eta salbuespenak direla esan du Bengoetxeak
EHUko errektoreak azaldu duenez, jarduera protokolo bat prestatzen ari dira, hezkuntza komunitate osoaren ekarpenak bilduta, erakundearen barruan errespetua eta bizikidetza sustatzeko.
Beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabe bat sastatzea leporatuta
Aurretik atxilotutako bost gazteek bezala, 19 eta 20 urte bitartean dituzte. Ertzaintzak labanak eta mailuak zituen poltsa bat topatu zuen horien autoan, eta konfiskatu egin zizkieten.
Behin-behinean aske utzi du epaileak Basaurin bikotekidearen heriotzarekin zerikusia zuelakoan atxilotutako gizona
45 urteko gizona 15:00ak aldera eraman dute epaitegira, eta epaileak behin-behinean aske utzi du baina egunero auzitegira joateko aginduarekin. Pasaportea ere kendu diote.
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.