% 9 igo dira indarkeria matxista salaketak EAEn eta % 4,7 jaitsi Nafarroan
Hego Euskal Herriko epaitegietan 1849 salaketa ipini dira indarkeria matxistagatik 2021eko bigarren hiruhilekoan. Iazko epealdi berarekin alderatuta, ia 100 salaketa gehiago dira.
Hala ere, igoera hori EAEko datuek bultzatutakoa da, 1403 salaketa izan baitira erkidegoan, iaz baino % 9 gehiago. Nafarroan, aldiz, hobeak dira datuak 446 salaketa ipini baitira, iazko epealdi berean baino 22 gutxiago, % 4,7 gutxiago, beraz.
Hala erakusten dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Etxeko Indarkeriaren eta Genero Indarkeriaren Aurkako Behatokiaren (BJKN) datuek. Espainian, oro har, % 17,8 egin dute gora salaketek, eta % 20,4 biktimen kopuruak.
Espainiako Estatuan, oro har, genero indarkeriaren biktimen tasa 10.000 emakumeko 16,6koa izan da azken hiruhilekoan, duela urtebete baino ia hiru puntu gehiago (13,8). EAE eta Nafarroa Estatuko batez bestekoaren azpitik egon dira bigarren hiruhilekoan. Nafarroan tasa 13,4ra jaitsi da (13,7koa zen 2020an) eta EAEn, berriz 12,3ra igo da (10,9 2020an).
EAEn, tratu txarrak jasan dituzten 94 emakumek erasotzailearen aurka ez deklaratzeko eskubidea baliatu dute, iaz baino % 7,8 gutxiago (102). Nafarroan 6 emakumek baliatu dute eskubide hori, iazko bigarren hiruhilekoan bezala.
Hegoaldeko epaitegietan 279 babes-agindu ebatzi dira ekainera arte (2020ko epe berean 239 izan ziren); horietatik 145 onartu egin dira eta 134 ukatu. Babes-agindu kopurua igo egin da EAEn 113tik 181era, eta nabarmen jaitsi, berriz, Nafarroan, 126tik 98ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
EHEk adierazi du sindikatuak bost konpromiso eskatu dizkiola, bestela bide judiziala abiatuko duela ohartaraziz, eta egoera “onartezina” dela salatu du.
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.