Birgizarteratzeko bidea lantzen eta prestatzen
Preso bakoitzari egokitutako birgizarteratze ibilbideak diseinatzea eta pertsona horiei gizartera atzera berriz itzultzeko tresna egokiak eskaintzea, justizia errestauratiboan zedarrituta eta genero ikuspegiarekin. Eusko Jaurlaritzak abian jarri nahi duen espetxe eredu berriaren ardatzetako bat da, kartzelen eskumena bere egin duenetik.
Eginkizun horretan urteak daramatzate ADAP eta Zubiko elkarteak. Irabazi asmorik gabekoak biak, bertatik bertara ezagutzen dute EAEko hiru espetxeetako gordintasuna. Arabako kartzelara mugatzen du, batez ere, bere jarduna ADAPek, eta Bizkaikora Zubikok. Pertsona presoen birgizarteratzea ahalik eta baldintza onenetan egiteko, programa berezituak lantzen dituzte espetxe barruan eta kanpoan eta banan banako akonpainamendua eskaintzen diete presoei. Begi onez ikusten dute Jaurlaritzak eskuartean duen espetxe eredu berriaren egitasmoa, baina bi elkarteok bat datoz ezer egin nahi bada baliabideak jartzea ezinbestekoa dela esatean.
Asko egin da, baina asko dago egiteko. Hala uste du Carmen Gonzalez Zubiko elkartearen arlo juridikoaren arduradunak. Azken urteotan, presoen birgizarteratzearen bidean "oinarri sendoak" ezarri direla uste du, baina "hutsuneak handiak eta nabarmenak" dira oraindik. "2002tik ari gara lanean presoekin, eta zuzeneko harremana dugu espetxeetako arduradunekin. Bide luzea dugu oraindik", esan du.
Akonpainamendua, lehen unetik
Delitua egin duen pertsona orok espetxeko atea gurutzatzen duen unetik bertatik behar du "akonpainamendu profesionala" eta une horretan hasten da "birgizarteratzeko bidea". Ereduak izan beharko lituzken oinarriak garbi ditu Gonzalezek: "eredu humanoagoa, bakoitzari egokitutakoa, erdi-askatasuneko eredua lehenetsiko duena eta genero ikuspegia aintzat hartuko duena". Bere hitzetan, modu horretan gizarte osoa aterako da irabazten. "Gizarteratze prozesuak ez dira mesedegarriak presoentzat eurentzat bakarrik, baita biktimentzat ere. Prozesuan minaren aitortza ere sartzen da".
Batez ere Basauriko espetxeko — orain, Bizkaia Espetxeko — , presoak artatzen ditu Zubiko elkarteak, eta lortzen dituzten emaitzak "oso positiboak" direla nabarmendu du bertako abokatuak: "gure programetan parte hartzen duten presoen ia gehienek lortzen dute gizarteratzea, eta % 4 bakarrik dira, gutxi gorabehera, helburu horretara heltzen ez direnak". Preso bakoitzari bere ezaugarrien arabera diseinatutako ibilbidea eskaintzen diote, "askatasunerako bideak arrakasta izan dezan".
Helburu berdinekin dihardu lanean Arabako ADAP elkarteak ere, 1991. urtetik, baina emakumezko presoei zuzendutako programak lantzen ditu, batez ere. Josune Carramiñana Galvez da elkarteko boluntarioetako bat, eta bere ardura da emakume presoentzako duten harrera etxea kudeatzea. Horren hitzetan, espetxeen eskumenaren eskualdaketak presoek dituzten beharrei "erantzun eraginkorragoak eta azkarragoak" emateko balio beharko luke. Era berean, "biktimei dagokien arreta eta laguntza" eskaintzeko tresnak ezinbestekoak direla nabarmendu du.
Kartzelara sartzen den unetik bertatik eskaini behar zaizkio birgizarteratzeko tresnak presoari, gizarte laguntzailearen arabera, "programa hezitzaile eta terapeutikoen bidez". "Halere, kalera ateratzen direnean hasten da benetako prozesua, zailtasunekin eta aukera ezberdinekin topo egiten dutenean", gehitu du.
Preso bakoitzaren neurrira egokitutako prozesuen garrantzia nabarmendu du ADAP elkarteak ere, eta "erdi-askatasuneko eta baldintzapeko askatasuneko" bideen alde egiten dute, presoak gizarteratzeko eta "berriro erortzea" ekiditeko "formularik eraginkorrenak" direlakoan. Horretarako baina, erremintak eta baliabideak behar dituzte, eta eredua aldatu nahi bada, Eusko Jaurlaritzak 2022ko aurrekontuetan gai honetara bideratutako partida berezituak onartzea beharrezkoa dela iritzi diote. "Zenbat eta denbora gutxiago igaro espetxe barruan, birgizarteratzeko aukerak askoz handiagoak dira. Hori frogatuta dugu", esan du Carramiñanak. Eta horrek ere, presoak hasieratik behar duen akonpainamendu profesionala jarri du prozesuaren erdigunean.
Emakume presoak, bi aldiz estigmatizatuta
Gizonek gizonentzat egindako espazioak dira kartzelak. Gizartearen kodeetan "delitugilea, berez, gizona da", eta ondorioz, "emakume delitugilea bazara", estigmatizazioa bikoitza da espetxe barruan zein kalean. ADAP eta Zubiko elkarteen arabera, genero ikuspegia nahitaez txertatu behar du Jaurlaritzak eskuartean duen eredu berrian.
"Emakume 'gaiztoek' edo arau-hausleek tokirik ez duten gizarte batean bizi gara. Gizonei baino zigor handiagoa ezartzen die gizarteak, eta espetxetik ateratzen direnean, bi aldiz estigmatizatuta sentitzen dira", esan du Carramiñanak.
Egun 1.378 preso inguru daude Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko espetxeetan, eta horietatik 100 inguru emakumeak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean jazo da, herrigunean.
Hainbat ibilgailuk istripua izan dute N-1 errepidean, Lasarte-Orian, Irungo noranzkoan
Ezbeharra Lasarte-Oria parean gertatu da, eta, ondorioz, errepidea aldi baterako itxi behar izan dute. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute San Blasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.
Dermatosi Nodular Kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak egotea debekatuta egongo da azoka eta erakustaldietan, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek, ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetuko dezake.
Onddoekin egindako ontziak errealitate izan daitezke etorkizunean
Gueñesko Basque Biodesing Centerren urteak daramatzate mizelioa ikertzen. Onddoetatik datorren materiala da, urarekiko erresistentea eta biodegradagarria, eta etorkizunean plastikoa edo kartoiak ordeztu ditzake ontziak egiteko.
Iraungitako dosiarekin txertatutako haurtxo baten amak salatu du "segurtasunik eza" ematen diola egoera horrek
Iraungitako Hexabalente txertoaren dosi bat jaso zuen haurtxo baten amak deitoratu du egoera horrek "segurtasunik eza" eragiten diola, beti pentsatu izan baitu Osakidetzak dena ondo egiten duela. Barkamena eskatu diotela eta adingabeari txertoa berriro jartzeko hitzordua eman diotela ziurtatu du.
Adi Bilbo inguruko errepideetan, seik izena aldatu dute eta, A-8a barne
Gidariek eta nabigatzaileek izen berriekin ohitu beharko dute orain. Garai bateko Hegoaldeko saihesbideak BI-10 izena hartuko du, eta Txorierriko igarobidea BI-30 izango da aurrerantzean.
Osakidetzak asteon bukatuko du iraungitako dosia jaso zutenen birtxertaketa
Hexabalentearen kasuan, gaizki txertatutako 30 lagunetatik gehienek jaso dute dosia, eta bestela, gaur-biharretan izango dute. Tetrabalente eta hirukoitz birikoari dagokionez, asteon amaituko dutelakoan dago Osakidetza.
Tolosako inauterietan bigantxak izango dira azkenean
Gipuzkoako Aldundiak behin-behinean baimendu ditu inauterietan bigantxekin egiten diren ekitaldiak eta sokamuturra. Abenduan, Frantzian dermatosi nodular kasuek gora egin zutelako erabaki zuten Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak abelburuen joan-etorriak mugatzea eta behi erakusketak, idi probak eta sokamuturra debekatu zituen, agindu bidez.