KORONAVIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orive: "Mugikortasuna berreskuratzeko eta murrizketak desagerrarazteko unea da, baina maskarak mantenduz"

Gorka Orive EHUko farmazia irakaslearen iritziz, "baldintzak onak dira egoera epidemiologikoari begiratuta: kasu gutxi daude eta positibitatea baxua da".
Hiru lagun Gasteizko terraza batean. Argazkia: EFE
Hiru lagun Gasteizko terraza batean. Argazkia: EFE

"Pandemiatik birus endemikora igarotzen" ari garela azaldu du Gorka Orive zientzia dibulgatzaile eta EHUko farmazia irakasleak bart Radio Euskadiko "Ganbara" saioan, egungo egoera epidemiologikoaren analisia egiteko baliatzen duen Claves Covid atalean: "Pandemiatik birus endemikora igarotzen ari gara, birusarekin elkarbizi beharko dugun garai batera, alegia, eta jarraipen zorrotza egiten jarraitu beharko dugu". Oriveren iritziz, "une honetako baldintzak onak dira egoera epidemiologikoari begiratuta, kasu gutxi daude eta positibitatea baxua da", eta hori kontuan hartuta, "mugikortasuna berreskuratzeko eta murrizketak desagerrarazteko unea" dela iruditzen zaio. Hori bai, murrizketa edo prebentzio neurri bat mantenduz: "maskarak gurekin jarraitu beharko du".

Orivek nabarmendu duenez, covid-19ren kontrako txertaketaren lehen aro honen ostean, "ikerketa ezin da eten". "Azken hilabeteotan egin den esfortzuak ikertzen jarraitzeko eta txerto berriak garatzen jarraitzeko akuilu" izan behar dela garbi du Euskal Herriko Unibertitako irakasleak. Ildo horretan, oso interesgarriak iruditzen zaizkio "sudurretik jarriko litzatekeen txertoa aurkitzeko egiten ari diren ikerketak"; izan ere, mukosa horren immunizazio indartsua lortuz gero, transmisioa etetea lor daiteke, ia erabat esterilizantea bihurtuz txertoa".

Ikerketarekin jarraitzearen garrantzia berretsiz, argi utzi du ezin dela tratamendu berriak aurkitzeko lanean etsi, "birusa hasierako etapan dagoenean aurka egin ahalko liokeen antigorputz koktela, adibidez".  Birusarekin elkarbizitzea egokituko den garai berrian, Orivek iragarri du "kasuek agertzen jarraituko dutela, eta beraz, botika berrien garapena bultzatzea oinarrizkoa" izango dela. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Estacion Renfe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak iragarritako garraio-abonu bateratua urtarrilaren 19tik aurrera erabili ahal izango da

Oscar Puente Garraioetako eta Mugikortasun Iraunkorreko ministroak adierazi duenez, Gobernuaren asmoa gainerako administrazioekin lan egitea da, hala nola autonomia-erkidegoekin eta udalekin, etorkizunean hiri barruko eta hiriarteko abonuak bateratu zein integratzeko eta garraio-txartel bakarrarekin funtzionatu ahal izateko, Europako beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala.

Gehiago ikusi