GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Homologatu gabeko erizain tituludunek erizain gisa lan egin dutela ukatu du Maite Peñak

Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean egin duen agerraldian, erizain laguntzaile gisa kontratatu zituztela eta titulua jasotzeko prozesuan zeudela azpimarratu du. Erizainen gabezia orokorra dela gaineratu du.
Maite Peña
Maite Peña. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Erizainen Kolegioak salatu ondotik Gipuzkoako egoitzetan titulua homologatu gabe zuten erizainak kontratatu zirela, Maite Peña Gipuzkoako Gizarte Politiketako diputatuak ukatu egin du hori. Haren arabera, ez da egia Villa Sacramento eta Aldakonea egoitzetan erizain titulua homologatu gabe zutenek erizain gisa lan egin zutela.

Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak azalpenak eman ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietan Estitxu Elduaien EH Bilduko diputatuak adinekoen egoitzen harira egindako galderen harira.

Homologatu gabeko erizain tituludunek adinekoen egoitzetan lan egin dutela ukatu du Maite Peñak. Horren esanetan, erizain laguntzaile gisa kontratatu zituzten eta titulua jasotzeko prozesuan zeuden. Hala ere, erizain gabezia dagoela onartu du.

Dena dela, hobetu beharreko kontuak daudela eta hobetzeko lan egiten ari direla onartu du. Hala ere, haren ustez, ez da onargarria kasu puntual bat sistema osora estrapolatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X