Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen emaztea jotzeagatik

Udaltzainek kalean topatu zuten biktima, negarrez eta eskumako begian ubeldua eta bekaina odoletan zuela.

Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu du emaztea kolpatzeagatik. Biktima kaleko jesarleku batean topatu zuten agenteek, bekaina odoletan eta eskumako begian ubeldua zuela.

Eraso matxista astearte goizean jazo zen bikoteak Alde Zaharrean partekatzen duen etxebizitzan. 13:00ak aldera, udaltzainek San Ignazio Loiolakoaren kalean aurkitu zuten biktima, negarrez eta oso urduri.

Emakumeak odoletan zegoen zauria zuen eskumako bekainean, eta begia bera ubeldua zeukan. Agenteei jakinarazi zienez, bikotekideak kolpatu zuen.

Udaltzaingoa bikotearen etxebizitzara joan zen, eta ustezko erasotzaileak eta lekuko batzuek esandakoa entzun ostean, atxilotu egin zuen genero indarkeriaren delitua leporatuta.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

luka-Remiro-activista-global-summut-flotilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Sionistek modu posible guztietan torturatu gaituzte, eta iristean egin diguten lehenengo gauza gehiago jotzea izan da"

Luka Remiro Global Sumud Flotillako aktibistak malkoak begietan zituela salatu du larunbat honetan Loiuko aireportura iritsi direnean Ertzaintzak izan duen jokabidea. Ekintzaileetako batzuk sorbaldan zein saihetsetan hausturak zituztela iritsi direla nabarmendu, eta kolpeka hartu dituztela salatu du. Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, bi ekintzaile tartean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X