Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
JASANGARRITASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskolara bizikletaz joan nahi dutela aldarrikatu dute 100 familiak Bartzelona erdigunean

18:00 - 20:00
Eskolara bizikletaz joan nahi dutela aldarrikatu dute 100 familiak Bartzelona erdigunean
Bartzelonako guraso talde batek euren seme-alabak eskolara modu jasangarrian, osasuntsuan eta seguruan joatea nahi dute. Bicibus ekimena sortu dute eta ostiralean 100 familia baino gehiago bildu ziren ikastetxera bizikletaz joateko. Ostiralero egiten dute bidea, Udaltzaingoak babestuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X