INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bati eraso diote Gasteizen

Ospitalean artatu behar izan dute, eta handik ateratakoan salaketa jarri du. Ertzaintzak ikerketa ireki du. Bien bitartean, Udalak adierazpen bat kaleratu du eta bat egin du arratsaldean, 20:00etan, hirian egingo den elkarretaratzearekin.
Erasoa gertatu zen ingurua.
Erasoa gertatu zen ingurua. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Emakume bati eraso diote gaur goizaldean Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa 04:20 aldera gertatu da, Mendizorrotza auzoan, eta emakumeak osasun arreta jaso behar izan du.

Ospitaletik irtendakoan, salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean, eta ikerketa ireki dute.

Ez da bestelako informaziorik zabaldu, ez erasoaren nondik norakoen inguruan ezta erasoan nahasita egon daitezkeen gizonen inguruan ere.

Gasteizko Udalak eraso matxista gaitzetsi du jakinarazpen instituzional batean

Gasteizko Udalak adierazpen instituzional bat kaleratu du astelehen honetan, eraso matxista gaitzesteko. Era berean, babesa adierazi eta biktimaren esku jarri ditu behar dituen baliabide psikologiko, juridiko, sanitario, babes eta harrera baliabideak.

Adierazpenaren arabera, "Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean jarduteko eta hari aurre egiteko Protokoloa aktibatu du kasuaren berri izan eta informazioa kontrastatu ondoren, eta premiazko bilera deitu du informazio guztia biltzeko eta biktimarentzako eta haren inguruarentzako arreta koordinatzeko".

Nabarmendu duenez, "indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da, eta duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako lehen mailako arazo soziala", eta gogorarazi du ez dela ekintza isolatu bat, baizik eta "gure gizartea egituratzen duten jokabide esplizituen, mezu normalizatuen eta sinbolikoen sare bat".

Ildo horretan, Gasteizko Udalak adierazi du udal-erakundeek eta, oro har, herritarrek edozein eraso matxistari berehala eta modu irmoan erantzuteko neurriak bultzatzen jarraituko duela.

Azkenik, bat egin du Mugimendu feministak deitutako gaitzespen ekitaldiekin, eta herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldi horietan parte hartzera. Halaber, biktimaren auzokideek 20:00etan Batan pasealekuaren eta Nieves Cano kalearen arteko izkinan egingo duten elkarretaratzean parte hartuko duela azaldu du Udalak.

Urtaranek erasoa gaitzetsi du

Gasteizko alkate Gorka Urtarenek gaur goizean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan du erasoa "indarkeria matxista" izan dela, eta biktimari elkartasuna erakutsi dio eta erasoaren aurrean "gaitzespen irmoa" egin du.

Urtaranek adierazi du Gasteiz hiri "segurua" dela eta horrelako erasoak "salbuespen" direla; hala ere, nabarmendu duenez, "beti segurua izan den eta askatasun eta berdintasunagatik lanean aritu den hirian" ezin da utzi orain matxismoak "emakumeen askatasuna, berdintasuna eta bizitza bera baldintzatzea".

Erasoaren egileek "zigor eredugarria" merezi dutela gaineratu du, eta esan du gisa honetako pertsonak soberan daudela hirian: "Soberan dago besteak errespetatzen ez dituen oro, eta emakumeei, emakume izateagatik, askatasuna eta berdintasuna ukatzen dieten gizonezko guztiak".

Era berean, batzuek delituak migrazioarekin lotzeko erakutsitako asmoak salatu ditu. "Ustezko erasotzaileek Euskaditik kanpoko jatorria izateak gisa honetako jarrerak sorraraz ditzake, baina indarkeria matxistatik ez gaitu jatorriak salbatuko, berdintasunean eta giza eskubideak bermatzean oinarritutako heziketak baizik", azpimarratu du.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak erasoa gaitzetsi du eta babesa erakutsi dio biktimari, Twitterren kaleratutako mezu batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko 21M Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu dute eta "talde neonazien eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute.  Martxa 12:00ak pasatxo zirenean hasi da Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea zeharkatu du Zabalbururaino., Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da manifestu bat irakurriz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X