Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tolosak Inauteriak berreskuratuko ditu 2022an

Nolanahi ere, ospakizunen formatua oraindik ez dute erabaki, eta osasun neurriak errespetatu beharko dituztela ohartarazi du Udalak.
Pandemia aurreko azken Inauteriak, Tolosan: EITB Media
Pandemia aurreko azken Inauteriak, Tolosan: EITB Media

Tolosako Udalak berriz ospatuko ditu Inauteriak 2022 urtean, baina oraindik ez dute erabaki zer formatutan.

Olatz Peon alkatearen esanetan, Udalak kultura ekitaldiak eta jaiak berriz antolatzeko prozesua abiatu du, baina "zuhurtziarekin".

Gabonetara ere begira, Peonek aurreratu du Udala biltzen hasi dela eragileekin, Olentzeroren eta Errege Magoen kabalgatak eta haur parkea antolatzeko.

Inauteriak ospatzeko bilerak ere laster hasiko dira, ospakizunak "nola egin" erabakitzeko, betiere osasun neurriak errespetatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X