ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste bat labanaz larri zauritzea leporatuta

Ostiralean, 22:30 aldera, gertatu zen erasoa, Egia auzoko Mundaiz kalean. Biktima larri eraman zuten Donostia Ospitalera.
Ertzaintzaren operazio baten artxiboko irudia.
Ertzaintzaren operazio baten artxiboko irudia.

32 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak gaur arratsaldean Donostian, atzo gauean beste bat larri zauritzea leporatuta. Biktima Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten anbulantzian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

22:30 aldera gertatu zen zen erasoa Egia auzoan, Mundaiz kalean. Antza denez, bi gizon eztabaidan hasi ziren eta halako batean, batek labana sartu zion besteari.

Larri eraman zuten labankada jaso zuen gizona ospitalera baina ez da ezagutzera eman bere oraingo egoera.

Ertzaintzak ikerketa ireki zuen gertatua argitzeko eta Donostian bertan atxilotu du ustezko erasotzailea gaur arratsaldean. Komisarian dago orain, epailearen aurretik igaro zain.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X