KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakariaren hitzaldia LABIren bileran, zuzenean

LABI batzordea 16:30ean bilduko da pandemiaren egoera aztertu eta kutsatzeen gorakada gelditzeko zein neurri ezarri erabakitzeko. eitb.eus-en zuzenean jarrai dezakezu lehendakariaren hitzartzea.
LABIren bilera bat. Artxiboko irudia: EFE.
EGUNERATZEA: LABIk covid ziurtagiria ostalaritza, gimnasio, adinekoen egoitza eta ospitaleetara zabaltzea aztertuko du

Euskal Autonomia Erkidegoa larrialdi egoeran sartu da gaur, ostirala, covid-19aren intzidentziaren gorakada dela eta; LABI instituzionala gaur bilduko da, 16:30etik aurrera, pandemiaren egoera aztertu eta kutsatzeen gorakadaren aurrean zer neurri hartu erabakitzeko.

eitb.eus-ek zuzenean emango du LABIren bileran Iñigo Urkullu lehendakariak emango duen hitzaldia

Eusko Jaurlaritzak aurreratu duenez, larunbat honetatik (abenduak 4) aurrera jarriko da indarrean, gaueko aisialdirako establezimendu jakin batzuetan eta 50 lagunetik gorako jatetxeetan covid pasaportea eskatzeko betebeharra ezartzen duen araua. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X